Ukabila altxa beharko dugu
Seguru ezagutzen duzuela Rosa Parksen historia. 1955eko abenduaren 1ean, lege arrazista desobedituz, uko egin zion autobuseko bere lekua gizon zuri bati lagatzeari eta atzeko eserlekura joateari; preso eraman zuten eta Eskubide Zibilen Aldeko Mugimendua piztu zuen ekintza xume horrek. Seguru ez duzuela ezagutzen Olatz Berrojalbizen historia. 2006ko otsailaren 18an ertzainek identifikatzeko eskatu zioten eta agenteekin euskaraz hitz egin nahi izan zuelako atxilotu zuten. Bietako baten jarrera...
Read MoreEtorkizun Literarioa Ziurtatzeko Arauak
Liburuak, institutuko jende guaya bezala, ezkutatu egiten dira urteekin norbere biografiako traste zaharretan; eta inor ez da akordatzen, ez du akordatu nahi, are, lotsa ematen dio akordatzea nola ibili zen txoratu beharrean gaur ikusiz gero aurpegia itzuliko liokeen horren atzetik. Bai, aitortzen dut, nik ere leitu nuen The Pillars of The Earth baina orain arte ez nuen batere premiarik sentitu inori kontatzeko. Eta ez dut uste orain liburu hori irakurtzen ari direnek denbora baten buruan oso...
Read MoreLanik ez gazteentzat (ez hemen, ez inon)
Anton Chigurh hiltzaile beldurgarria da Coen Anaien No country for old men filmean, irizpide handirik kontuan hartu gabe garbitzen dituelako parean tokatzen zaizkion pertsonak, orain hemen, orain han, orain zu, orain ni. Antzekoa da Langabezia izeneko pertsonaia: bere zortea berdin banatzen ari da hemen eta han oraindik filmatu ez duten No jobs for young (wo)men pelikulan. Nazioarteko Lan Erakundeak (ILO, ingelesezko sigletan) astelehenean argitaratu du gazteen xomaiari buruzko txostena eta...
Read MoreIgandean idatzia, astelehenean irakurtzeko
Igandeak aharrausi egiteko sortu zituen jainkoak. Gauzak oso gaizki joan arren, igandeak sortu ziren, baita ere, pijamaren azpitik bizkarrean hazka egiteko. Jainkoak mundu bat sortu zuen ustelkeriaz betea, eta zazpigarren egunean deskantsatu egin zuen, hau da, irratia itzali zuen, periodikoak salako mahaiaren alde batera bultzatu hankak gainean luzatzeko; eta ez zuen Teleberria ikusi ere egin, sofan zurrungaka. Egun oso bat hartu zuen jainkoak, sortu zuen gauza itsusi hartaz ahazteko. Zerua...
Read MoreLanpostu bat
Pentsatu honetan: lanpostu bat ematen dizutenean, infernu txiki gogaikarri bat ematen dizute, produkzio kateko begi izateko aukera; ziega bat, ateak irekita. Ez dizute lanpostua bakarrik ematen, ongi etorri Jauregi & Jauregira, kafe asko eta soldata gutxi, hitz egingo dugu oporrez; ez dizute goizero loa izorratzen dizun esnatu beharra bakarrik ematen. Ematen dizute –eta badakite, okerrena da badakitela–, eguna hiru zortzikotan banatzeko obligazioa, denbora ordenatu beharra; ordena hori...
Read More
Iruzkin berriak