Sautrela ez da desagertuko, keba
“Sautrela ez da desagertu” irakurri genuen atzo Hitzen Uberan webgunean. “Ez dugu horrelako erabaki bat hartu. Batzuetan 26 atal egin dira urtean, beste batzuetan 33. Aurten, 13 dira egingo ditugun atalak”. Aurrera begirako zehaztasunik ez Joselu Blancok. Datorren urtean beharbada 6? Agian 3? Akaso 0? Baina zer diok? Sautrela ez duk desagertu: tabako bila joan duk, berehala zetorrek bueltan. Seguru ia urtero emitituko dituztela programa berriak aurrerantzean ere: ia emitituko dituzte...
Read MorePolizia has daiteke pertsonaia literarioak atxilotzen
Nobela hartu eta irakurtzen duzu: “Begirada ilun ona (…) Matrail sendoa, esku gihartsua, ahots sakon eta ozena”. Tipoari itxura hartzen hasten zara: “Banintzen eta oraindik banaiz, malurak malura, izugarri gizon erakargarria; mugimendu mantsokoa, altua, ile leun iluna eta goibela izanagatik planta seduktorekoa. Gizontasun ezohikoak subjektuaren ageriko ezaugarrietan maiz islatzen du zerbait zakarra eta bildua, ezkutatzeko daukan horri dagokiona. Eta hori zen nire kasua”. Gutxi...
Read MoreArrakastak ez duela ezer balio? Chi Cheng komatik esnatu da
Deftones taldearen metal deprea inoiz entzundakoa bazara –batzuk White Pony grabatua zeukan kasetea ia gastatu genuen garai batean–, igual ezaguna egingo zaizu Chi Cheng izena, baxua astintzen zuen talde hartan-eta. Zuen: 2008ko azaroan arrebarekin autoan zihoala istripua eduki, segurtasun uhalik ez, ozta-ozta atera zen bizirik. Koman zegoen geroztik eta hiru urte asko dira arbola baino gehiago mugitu ez, eta halere esperantzari eusteko. Joan den asteartean esnatu egin da ordea....
Read MoreUsopop Kontrapasa, zita indiea Saran
Tiro bat bezala dator Sarako Usopop festibalaren otsaileko Kontrapasa, eskopetarik eta uso zartaturik izango ez den arren –“Musika berriak eta amalurra” du goiburu jaialdiak, izan ere–. Hilaren 25ean Ruper Ordorika, Rover ariko dira Lurberri gelan eta Islaia Etxola gaztetxean; ondoren, Aloé Vera DJ setarekin dantza asko luza daiteke. Antolatzaileek diote 2011n jaialdi independentearen bideragarritasuna baieztatu dela, Ipar Euskal Herrian halako proposamenentzat publikoa badela berretsi...
Read MorePussy Riot: Anonymous + punk feminista Errusian
Zortzi lagun aurpegiak kolorez estalita Kremlinaren aurrean abesti hardcoreta batekin Vladimir Putin egurtzen. Protesta hori egiteagatik atxilotu zituzten urtarrilaren 20an Pussy Riot taldeko zortzi kide Moskun. Anonymousen estiloa gustuko baduzu hau gehiago gustatuko zaizu: Anonymous da, gehi punk feminista; bonba bat, Plaza Gorrian bezain ondo lehertuko litzatekeena Ajuria Enean –esateko modu bat da, ez nuke nahi Rafael Bengoak noizbait ez-dakit-zer artxibo desagerrarazi izana...
Read More
Iruzkin berriak