Herman Düne, hitzontzi artean
Gustatzen zait jende tertuliazalea. Ez zait gustatzen tertuliazaletasuna kontzertuetan praktikan jartzen duen jendea. Sinplea da esplikatzea zergatik: talde bat ikusteko patrikatik 15 euro atera behar badituzu (aurretik erosita; txarteldegian 20 ostia beltz), gutxieneko baldintza kontzertua entzutea da eta, parean gertatzen ari dena desastre handiegia ez bada, isilik egotea. Biolentoago jarriko naiz: M-ak taldeak kantatzen zuen moduan, kontzertuetan “hitzak soberan daude…”. Tira,...
Read MoreTop 5: momentu historikoetan lekuz kanpo zaudenerako kantak
Munduko semiologoak, batu zaitezte eta saiatu denen artean, mesedez, bideo honi esplikazio koherentea ematen. Baita, ahal baduzue, ikusi duten 10 lagunetatik 12ri sortu zaien galderari erantzuten ere: zergatik!? Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lehendakari Patxi López agertzen da, ETAren iragarpena baloratzen txu-txu trenean doala. Ni behintzat, hitzik gabe geratu naiz ikus-entzunezko dokumentu horren aurrean eta, hitzik ateratzen ez denean, musika jartzea ez da irtenbide txarra. Hona beraz,...
Read More'Fikzioaren izterrak': ariketa metaliterario bat
Ur Apalategik jaso duen literaturako Euskadi Sariak ez du Sarrionandiarenak bezalako zalapartarik sortuko beharbada, baina ez pentsa horregatik punta atera gabe geratuko garenik. Fikzioaren izterrak liburuan agertzen diren pertsonaiak asmatuak izan arren, lasai asko eraman zezakeen sarreran honako oharra: “Jarraian aipatuko diren pertsonak eta esplikatuko diren gertakariak egilearen fantasiaren emaitza dira. Euskal literaturako benetako gertakariekin antzik izango balute, paralelismoa ez...
Read MoreEl Mundok onartu du (gutxi gorabehera) euskaldun batzuk ez direla espainolak
Denak espainolak garela gauza jakina da; eta Espainia dela onena; eta gora Espainia; eta Espainia espainol guztion ama; eta Espainia destino amankomuna unibertsoan edo Jupiterren orbitan edo… Tira, berdin da, ze orain ja ez: garai berriak datoz Madrilgo prentsa ultrazentristarentzat. El Mundok ziaboga hasi du dagoeneko, Hegoaldeko euskal herritar guztiak ez direla espainolak onartuz. Bueno, edo horrelako zerbait. Zergatik diodan hori: Pedrojotaren munduak gaur dakarren argazki-oin batengatik....
Read MoreHomer Simpsonen azken donuta?
The Simpsons telesaila datorren udaberrian amai liteke, saioa egiten duen taldeak soldata %45 murriztea onartzen ez badu. 23. denboraldia ari dira pasatzen AEBetako telebistetan aurten, baina haltzak ez badu bihotzik, zera izango dute Fox kateko buruek, eta patrika estutzeko eskatzen hasi dira, saioa egitea ez baita merke-merkea ere (eta krisi garaiotan badakizu nola funtzionatzen duen asuntoak: moztu zuk hemendik eta moztu, berriz ere zuk, handik). Kapituluen bukaerako kredituetatik ezagutuko...
Read More
Iruzkin berriak