Boligrafo gorria
Hasiera » Zinema - ikus-entzunezkoak » Ze dibertigarria den Ripstein eta ze arrazoi gutxi daukan
Ira30 3

Ze dibertigarria den Ripstein eta ze arrazoi gutxi daukan

Atalak: Zinema - ikus-entzunezkoak

Arturo Ripstein zine zuzendaria

Zinemaldiaren ajearekin segitzen dugu: ardailaka aritu da Arturo Ripstein zuzendaria Garari eta Le Journal du Pays Basqueri emandako elkarrizketan; hain haserre, nik behintzat ez nuela parekorik ikusi 2003an eskubaloiko Txapeldunen Ligako finala galdu ostean Mateo Garraldak egindako adierazpen haietatik (o tempora, o mores!). Jose Luis Rebordinosek 14 urteko baten adin mentala daukala, Frances McDormand ez dela inoiz Pensilvaniatik atera, Guillermo Arriaga mexikarra denez etsai pertsonala duela, Bent Hamer ez duela inork ezagutzen eta, gehiegi ez luzatzeko, Zinemaldia lehen festibal serioa zela eta orain berriz, “subnormala”. Ez dela itzuliko.

Onartzen dut dibertigarria egiten zaidala zuzendari inportante bat horrelako jarrera zinkurinatian ikustea, baina Ripsteini norbaitek gogorarazi beharko lioke berak Urrezko Maskorra irabazi zuen urtean ere Silvia Pinal bazegoela epaimahaian, mexikarra bera, eta antza denez hori ez zela problema izan herrikide bat saritzeko; eta bazeudela “ezezagun” kategorian sar zitezkeen izenak ere; eta… tira, Ripsteinen kasketa horixe dela, ume baten jarrera mainontzia.

Egileek onartu beharko lukete posible dela kazetariek, kritikariek, epaimahaiek, jaialdien antolatzaileek eta gainontzeko kontubernio nazional-sozialista-judeo-masoniko-salafista-abertzaleek elkar hartuta erabakitzea euren pelikulen kontra egitea, baina badirela bestelako motiboak ere film bat hanka puntetan pasatzeko, tartean, adibidez, pantailan agertu dena ez izatea zuzendariak (askotan berak bakarrik) uste duen bezain ona. Las razones del corazón ikusi nuen Sail Ofizialean eta aspektu tekniko interesgarriak badituen arren, istorioa erori egiten da. Eta erortzen da, nire ustez, Madame Bovaryren irakurketa pertsonala egiten hasi eta zaharruno itxurako melodrama atera zaiolako.

Zergatik emaitza kaskar hori? Hara elkarrizketan, peste eta peste artean, Ripsteinen esplikazioa Flauberten nobela egokitzeko prozeduraz.

Paz [Alicia Garciadiego, gidoilaria] la había leído de muy jovencita, con 17 o 18 años, igual que yo. Fue una novela que me gustó mucho y que fue importante para mí. Le dije: “Vamos a traducirla, pero sin leerla. ¿De qué te acuerdas?”.

Izango da memoria eskasekoa naizela, baina nik 17-18rekin leitu nuen zerbait egokitzeko errepaso sakon bat gutxienez eman beharko nioke. Are gehiago Ripsteinek, duela 50 urte irakurri zuela kontuan hartuta. Ba ez: akordatzen naizena zirriborratu eta korrika noa Madame Bovary egokitu dudala esatera, istorio hori gaur egunera moldatzeak eskatzen duen analisi lana beste batzuentzat utziz. Hori bai, gustatzen ez bazaizue tontoak zarete eta pikatzen naiz eta zu beti bat gehiago eta txutxupe!

Oso dibertigarria dena, baina seriotasun apur bat ere eskertuko genuke noizean behin.

3 Iruzkin

  1. Luistxo | 2011 iraila 30 at 16:16

    Antezedente hauekin, uste dut film hori DVDRipStein formatuan ere ez dudala ikusiko.

    Reply
  2. Imanol | 2011 iraila 30 at 18:52

    Tristeak iruditu zaizkit beti edozein konpetiziotan galdu osteko sabel-hustutzeak… tira.
    Garraldaren adibidea jarri duzu eta, nere ustez, Darko Milicic-en honek gainditu egin zuen: http://www.youtube.com/watch?v=MUXH9R3VtUA

    Reply
  3. Gorka Bereziartua | 2011 urria 2 at 23:04

    O_o … ba bai, Garraldarena gainditzen du zalantzarik gabe…

    Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Gorka Bereziartua Mitxelena

Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Arkitektura
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bilardorekin hizketan
  • Buletin informatiboak
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskadi Irratiko Arratsean saioan irakurriak
  • Euskalerria Irratirako Burutazioak
  • Euskara
  • Fauna publikoa
  • Fikzioaren bide berriak
  • Flash batean
  • Gaur egungo teknologiak
  • Gizartea
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jazzaldia 2011
  • Kazetaritza
  • Kirola
  • Komikia
  • Kulturgintza
  • Literatura
  • Mokaduak
  • Musika
  • Nazioartea
  • Politika
  • Primavera Club 2011
  • Primavera Sound 2011
  • Zinema – ikus-entzunezkoak
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018
  • Zinemaldia 2019
  • Zinemaldia 2020

Azken bidalketak

  • Merkatutik harago
  • ‘Hondar ahoak’: honelako telesail baten zain zeuden ikusleak
  • Azken broma handia
  • ‘Neskamearen ipuina’: beste ezinbesteko distopia bat euskaratu du Txalapartak
  • Euskaldunak indigenizatzen ditu Zinemaldiak?

Iruzkin berriak

  • ‘Hondar ahoak’: honelako telesail baten zain zeuden ikusleak | EIBZko liburutegia(e)k ‘Hondar ahoak’: honelako telesail baten zain zeuden ikusleak bidalketan
  • Martin Rezola(e)k Euskaldunak indigenizatzen ditu Zinemaldiak? bidalketan
  • Gorka Bereziartua(e)k Euskaldunak indigenizatzen ditu Zinemaldiak? bidalketan
  • Liz(e)k Euskaldunak indigenizatzen ditu Zinemaldiak? bidalketan
  • Gorka Setien(e)k Euskaldunak indigenizatzen ditu Zinemaldiak? bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2006(e)ko azaroa
  • 2006(e)ko iraila
  • 2006(e)ko abuztua

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA