Jazzaldia11 (eta V): Jazz kritikariaren bizitza gogorra
Toots Thielemans-en, aurtengo Donostiako Jazzaldi Sariaren, kontzertua hasi eta ordu laurdenera-edo iritsi eta nire alboan eseri zen jazz kritikaria, Espainiako egunkari irakurrienetako batetakoa (Marca ez). Gizon lodikotea, apur bat estrafalarioa, luze-luze jarrita eseri zen eserlekuan. Thielemans, bitartean, bere ahosoinu eta laukotearekin, Karel Boehlee piano eta teklatuan, Marcel Schimscheimer (Thielemansek Marcel gisa aurkezten zuena soilik, “deitura ahoskaezina delako”) baxuan eta...
Read MoreJazzaldia11 (IV): Jazza entzuteak ez du idiota listo bihurtzen
Halaxe da, neronek atzo ongi konprobatu ahal izan nuenez. Eguraldi iragarpenak txarrak ziren, goizean bota eta bota ari zuen, eta hala ere, burugogorkeriaz, Kursaaleko kuboen babesa alde batera utzi eta egurats gorrian dauden terrazetako kontzertuetara joatea deliberatu nuen. Izen handiak bazter utzi eta gure arteko jazz taldeen musika entzuten ahalegintzen naiz urtero egun batez behintzat, eta atzo hori egin nahi izan nuen. Halaxe joan nintzen Dynamic Trio entzutera Karpa eszenatokira aterkia...
Read MoreJazzaldia11 (III): Adiskidetzeak
Jazz-rockarekin kalimotxoarekin bezala gertatzen zait apur bat; jazza gustuko dut, baita rocka ere, baina ez naiz bien arteko nahasketaren oso zalea. Egia da, hori bai, salbuespenak bilatzen hasi eta jazz-rock edo fusio-jazzean sartu ohi diren zenbait disko (In Silent Way, Bitches Brew) edo artista (Jaco Pastorious, Stanley Clarke, Pat Metheny) aski gustura entzun izan ditudala, baina oro har, musika mota hori ez dago nire gogokoenen artean. Return to Forever-en 2008ko Jazzaldiko kontzertuak...
Read MoreJazzaldia11 (II): Egun biribila
Egun ederra izan zen atzokoa; ikusitako kontzertu bakar batek ere ez zuen hutsik egin, eta hori dirudiena baino zailagoa izaten da jaialdi handietan. Kursaaleko terrazetara gerturatuz hasi nuen arratsaldea eta han ikusi nuen Tucson Jazz Institute Ellington Band-en emanaldia. Hamalau eta hemezortzi urte bitarteko gazteez osatutako banda, jazzeko estandardak jo zituzten nagusiki -Count Basie, Duke Ellington, Love for sale…- eta aurreko mendeko 30-40. hamarkadetako Big banden doinuak ekarri...
Read MoreJazzaldia11 (I): I Say Hey…
B.B King eguneko —eta ia aurtengo— izar zuela hasi da 46. Jazzaldia. 2000. urtean etorri zen azkenik Trinitate Enparantzara eta orduko oroitzapen ona nuen. Hamaika urte ez zaizkio alferrik igaro Mississippi-ko gitarra-jotzaile handiari. Bere taldea oholtzan jotzen hasi eta ordu erdira-edo azaldu eta eszenatoki erdian eseri zen gitarrari ekiteko prest. Punteatze labur batzuen ostean taldea aurkeztu zuen kide bakoitzean denbora tarte handi samarra hartuz. Kontzertu osoa halakoxea izan zen,...
Read More
Iruzkin berriak