Abertzaleen mehatxupeko arrisku-narrazioa: genero literario baten zenbait ezaugarri
Hernanikoa naiz eta hasieran sutu egiten nintzen horrelakoak irakurtzean. Eta ez debalde, maiz bizi naizen herria zelako artikuluaren jo-puntua. Espainiako prentsak gure inguru “gatazkatsu”-enetan barneratuta idazten dituen erreportaje sentsazionalistez ari naiz. Pancorbotik beherako kazetari batek inguruotan goiz bateko buelta eman ondoren, ikuspegi ezin distortsionatuagoa eskaintzen duen artikulua egitea ez da kontu berria, baina herritar arruntari orain arte bi aukera bakarrik geratzen...
Read MoreMargatàniaren hooligana naiz
Lerrook idazten dituenak badauzka akats ugari eta horietako bat da realzalea izatea. Eta gauza jakina da, inor ez da Realekoa futbol ona ikustea eta beti irabaztea atsegin duelako: abertzaletasuna eta galtzaileekiko miresmena konbinatuta egiten zara txuri-urdin. Orokorrean futbol modernoa enpresa afera bihurtua dago ordea, eta partikularki Donostiako taldearen presidente berria arma fabrikatzailea da, arrazoi pisuzkoak biak ere, nire realsozialismoa baztertu eta fede berri baten bila...
Read MoreMuseoa masturbatzen duten bola txinatarrak
Aitortu behar dut: albistea limoi-ur parrastada bezala sartu zitzaidan begitik. Batere graziarik ez zidala egin, alegia. Guggenheimek –eta museoaren izena diogunean, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia diogu– Anish Kapoorren Arbola altua eta begia eskultura erostea erabaki du hiru milioi euro eta erdiren truke (leku batzuetan lau milioi euro ere irakurri dut; ez zait tontakeria iruditzen milioi erdi euroren gorabehera eta kopuru bata ala bestea ordainduko den baieztatzerik izan...
Read MoreGram Parsonsenak, horiek bai lagunak
Historia on bat kontatzen hasteko ezinbesteko aitzakia bilatzea izaten da kontakatilu eta kazetari askok mundu honetan daukaten kezka nagusia. Eta, berez hain gaizki ikusiak dauden bi talde horietan nire burua sailkatzeko inolako erreparorik ez dudanez, aitzakia baten bila pasa ditut egunak, baita aurkitu ere, non eta, apenas ezagutzen dudan musikari baten azkeneko diskoa zabaltzen duen kantan: Emmylou Harrisek The road izeneko abestia aukeratu du Hard Bargain, estudioko 26. laneko lehen...
Read MoreBombita Rodríguez, Sparteen argentinarra
Lagunak Facebooken jarri duen bideoaren kalitatearengatik, 1960ko edo 1970eko hamarkadakoa dela esango luke edozeinek; musikaren estiloak eta kantatzen ari den tipoaren itxurak ere –ile kalparra, bibote sarria– garai haietara daramate irudimena ia oharkabean. Baina zerbaitek txispa saltarazten du buruan, ez baita ohikoa duela 50 urte inguruko ye-ye estiloko kantetan “con el puño en alto vamos a vencer, con el pie piso la cabeza de un burgués” entzutea. Ezta abesti baten titulua Una...
Read More
Iruzkin berriak