Hilabetea: maiatza 2011

Prosa purpuraren kontra

6

Sortzaileak zerbait poetikoa idatzi nahi du, bizi dugun ilusioz beteriko garai hau ilustratzeko. Hasi da ordenagailuko teklak jotzen eta inspiratuta sentitzen da, leherketa txikiak sentitzen ditu hesteetan. Lerroak, bata bestearen atzetik, krispetak bezala ari zaizkio ateratzen. Gaur egun handia da, […]

Irakurri

PS11 (eta IV): Transzendentziaren bideetan

3

Foruma, 2011-05-28 Egindako ibilbidea: Yuck, Phosphorescents, Einstürzende Neubauten, PJ Harvey, Mogwai, Animal Collective, DJ Coco. Musika ez da soilik akorde segida bat, eta talde indie ugarik nahi izaten du hain zuzen ere, musika entzungarri baten gaindiko musika egitea. Duela hamarkada […]

Irakurri

PS11 (III): Karisma edukitzea zer den

3

Foruma, 2011-05-27 Egindako ibilbidea: Avi Buffalo, The Monochrome Set, M. Ward, The National, Belle & Sebastian, Pulp, Battles. Do You Remenber The First Time? abestiaren lehenengo konpasak entzuten hasi, agertokia iluntzen zuen oihal moduko bat askatu, argiak piztu, eta Jarvis […]

Irakurri

PS11 (II): John Lydon eta Glenn Brancaren legea

0

Foruma, 2011-05-26 Egindako ibilbidea: Marina Gallardo, Emeralds, Sonny & The Sunsets, The Fresh & Onlys, Public Image Limited, Glenn Branca, Suicide, Ty Segall, Salem, El Guincho. Zaharrunoek strike again. Atzoko kontzertuetan artean P.I.L eta Glenn Branca Ensemble-renak nabarmendu ziren. Azkenean, […]

Irakurri

PS11 (I): Zaharruno power

1

Pueblo Estatal, 2011-05-25 Bai, dei nazakezue: “Indie de mierda”, “modernillo impostor”, “tonto gafapastas”, “estúpido snob” edo are, “burgués”, “niño de papá”, “listillo”, “bastardo”, “gilipollas”, “hijoputa”. Atzo bertan, kronikak idazten hasi baino lehen, lehenengo kritiko zorrotza jaso genuen dagoeneko hemen, “enpresa […]

Irakurri

Primavera Sound jaialdiko kronikak Boligrafo Gorrian

10

Europa osoko musika zaletuentzat erreferentzia bihurtu da Bartzelonako Primavera Sound jaialdia. 2001ean hartu zuen gaur egungo formatua eta beraz, 10. edizioa izango da aurtengoa. Urteurren hori kontuan hartuta, blog honen ohiko egileak zerbait berezia egitea pentsatu zuen, fitxaketa bat, indiejendeak […]

Irakurri

#15M Euskal Herrian: artikulazioa, ez identifikazioa

2

Eszeptizismoa sanoa da, ezaren gudaz ezetza bakarrik sortzea ordea, gaixotasuna. Atzo gauean Donostiako akanpadan izan nintzen eta han hitz egin ziren gai guztien artetik autokritika batzordean sortutako eztabaida batek deitu zidan arreta. Kexu zen nire alboko gaztea, Donostian Madrilgo agenda […]

Irakurri

Top 5: protesta-kanpaldi batera eramateko liburuak

5

Ez dakigu egunotan Espainiako estatuko hainbat hiritan (Hego Euskal Herrikoak barne, horiek ere Espainiako estatuan baitaude oraingoz) antolatzen ari diren protesta-kanpaldiek zer ekarriko duten. Ez dakigu izango denentz benetan eragingo duen mugimendu baten hasiera; ez dakigu nekatuko ote diren, etsi […]

Irakurri

Liverpoolen ere, hondakinak atez ate

0

Herri txikietarako baietz, baina bizilagun kopuru jakin batetik gora ezinezkoa zela, ez zuela funtzionatuko, atez ateko hondakin bilketa herri handietara eta hirietara eramatea ezinezkoa zela; horrelakoak entzun behar izan ditugu azken urteotan, bilketa eredu eraginkorrena Usurbilen, Hernanin eta Oiartzunen martxan […]

Irakurri

Fikzioaren Twitterrak

0

Masokismo puntu batekin, aitortzen dut, bolada batean Twitterren jarraitu nituen zenbait politikari, kazetari eta iritzi-emaile eskuindar eta ultra-eskuindar, konturatu nintzen arte nire osasun ideologikoari kalte besterik ez niola egiten egunero 140 karaktereko kontserbadurismo gogorrenaren dosiak injektatuz. Oreka mentalaren mesedetan, azken […]

Irakurri

Slow News

0

Momentu historikoa, batzuetan, autobus bat bezala pasatzen da zure gainetik eta hebain-hebain eginda uzten zaitu, garbigailutik atera berri den trapua nola, apur bat zorabiatuta, ez batere txukun jendaurrerako, norantz jo behar duzun ez dakizula. 2011. urteak aski izan ditu bost […]

Irakurri

Cano unplugged

0

(2011ko apirilaren 28an Zarauzko Euskalduna tabernan, Kafe Torero egitasmoaren barruan egindako Bukatu gabeko poemak errezitaldiaren kronika. Nola ez, beranduegi) Eseri zen karpeta bete folio, mikrofono soil bat lagun. Egoerak ez zuen erraza behar Harkaitz Canorentzat, material berria zen jende aurrean […]

Irakurri

Donostia: bakearen hiria… eta misilena!?

4

Ba ez, nik ez dut atsegin napalmaren kiratsa goizean goizetik eta horregatik, ez naiz Kursaalera hurbilduko egun hauetan, baina zuk ere jakin ezazu: aste honetan Zurriola hondartzaren ingurutik pasieran ibiltzekoa bazara, leku arriskutsua duzu hori, eta zure bizia lanjerrean dago, […]

Irakurri

Ohar nekrologikoa idazmakina bati

0

Ohar nekrologikoak idaztea iruditu zait beti genero periodistikoen artean zailena eta horregatik, beste erremediorik geratu ez denean bakarrik praktikatzen saiatu izan naiz, ahal izan dudan guztietan artikulua sinatu gabe utziz (edo sinadura faltsuaren atzean nire burua koldarkeriaz ezkutatuz). Baina, apiril […]

Irakurri
  • 1
  • 2
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA