XXI. mendeko euskaldunaren bila
Nahi dutena esango dute kaskezurra Sabino Aranaren Albiako lorategietako estatua bezain harrizkoa dutenek: zerbait mugitzen ari da eta esparru guztietan hasi da nabaritzen, baita pentsamenduaren alorrean ere. Herenegun EHUn euskal nazionalismoari buruzko masterra, atzo Lapiko Kritikoko eztabaidak eta konturatzerako, bihar bertan (esateko modu bat da) UEUn ikastaro bat, Euzkadi euzkotarron aberria ote den galdezka datorrena, ondoren euskal identitatea “zer den” izendatzea baino, “zelan...
Read MoreEtorkinak eta euskal kultura ('Zorrotzako portuan aldarrika' revisited)
Ez ditut sobera maite pertsonak talde itxitan banatzen dituzten sailkapenak. Ez zait gustatzen pentsatzea gutako bakoitzari berez tokatzen zaigunik eraikin sozialeko solairu zehatz bateko pisu jakin batean gela konkretu bat, zergatik eta, horretarako baldintza mugatu, doi eta garbi batzuk betetzen omen ditugulako. Hemen inoiz aipatu izan dugun Jacques Rancière-ek “ordena poliziala” esaten dio pentsatzeko modu horri, eta nahiz eta ordena polizialak funtzionatzen duen ideologiak kutsatu...
Read MoreHil ezazue presidentea! (fikzioan, betiere)
Martxokoa da notizia: Stephen King-en hurrengo nobelak Amerikako Estatu Batuetako historiaren azken mendeko pasarte ezagunenetako bat izango du ardatz, John Fitzgerald Kennedyren hilketa. 11/22/63 izango da titulua, 1963ko azaroaren 22an saltarazi baitzioten kaskezurra Kennedyri. Kingen nobelako protagonista eskola-irakasle bat izango da eta denboran atzera bidaiatuz hilketa geldiarazten saiatuko da. Ezin esan King oso sintetikoa izan denik istorioa kontatzean: 1.000 orrialde inguru izango...
Read More'Inside job', bai baina… ez
Posible ote da Christine Lagarde edo George Soros bezalako jendearekiko sinpatia sentitzea, ordu eta erdiz bada ere? Nirekin behintzat, hori lortu du Inside job dokumentalak eta ez dakit hori ona ala txarra den. Tira, bai, badakit: txarra da. Charles Fergusonek zuzendutako filmak dokumental onenaren saria jaso du azkeneko Oscarretan, 2008an abiatu eta luzaroan pairatu beharko dugun krisi ekonomikoaren tripak erakusteari esker. Filmak problemaren abiapuntuan jartzen du finantza sektoreak...
Read MoreKorri pixa egitera!
Ba al zenekiten pelikulak egiten dituztenek, gidoia osatzerakoan eta filma muntatzean ikusleen behar fisiologikoak oso kontuan izaten dituztela? Eta behar fisiologikoak diogunean, batez ere gizaki orori eragiten dion premia bati buruz ari gara: pixa egitea. Oso gorputz-atal kapritxosoak dira giltzurrunak da maxkuria, behin beteta daudenean dagoenean ez dago hustea beste erremediorik eta horretarako (ez dakit hau azaldu beharko nukeen baina) komunera joan beharra dago. Hollywood konturatu...
Read More
Iruzkin berriak