Boligrafo gorria
Hasiera » Literatura » Ray Bradburyren profezia egia bihurtu nahi dute Italian
Urt19 1

Ray Bradburyren profezia egia bihurtu nahi dute Italian

Atalak: Literatura

Hitlerren jarraitzaile gazteek ere bazeukaten liburuak erretzeko ohitura

Liburuak erretzen hasteko puntuan daude Veneziako probintzian. Brasilek Cesare Battistiren estradizioa ukatu izanak eman die agintariei behar zuten aitzakia: Veneziako kultura kontseilariak, Raffaele Speranzonek (atzo neo-faxista, gaur Berlusconiren kide), bi neurri proposatu ditu, biak ere idazle zerrenda luze baten kontrakoak. Horien aurka joateko arrazoiak? 2004an Battisti kartzelatik atera zezaten eskatu zutela. Speranzonek eskatu du 1) Veneziako biblioteketatik egile horien liburuak ken ditzatela eta 2) debekatu dezatela haiekin antolatutako edozein ekitaldi (i.e. hitzaldiak, tertuliak… eta abar).

Albisteak Ray Bradburyren Fahrenheit 451 nobelaren spin-off baterako materiala dirudi, baina ez, benetan ari da gertatzen. Debekatutako idazleen artean, Wu Ming kolektiboa (lehen Luther Blissett; haien Q nobelaz zer edo zer idatzi genuen euskaratu zutenean), Massimo Carlotto (nobela beltzak idazten ditu eta bera ere jazarri zuen “justizia” italiarrak), Giorgio Agamben filosofoa, Laura Grimaldi, Daniel Pennac… Zerrenda luzea da, liburutegiak hustu beharko lituzkete denen kontra hasiz gero. Eta beharbada hori da nahi dutena.

Eta hemen ez gabiltza urrutiegi ere

Ez dira, noski, Italian bakarrik gertatzen horrelakoak. Urrutirago joan gabe, Basauriko alkateak (Loly de Juan, PSE-EE) joan den azaroan Xabier Makazagaren Manual del torturador español liburua herriko liburutegitik erretiratzeko agindu zuen, PPren eskaerari jarraituz. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako liburutegi publiko guztietatik ken zezatela ere eskatu zuen PPk. Blanca Urgell kultura sailburuak baretu behar izan zuen traganarrua, adierazpen askatasuna erregulatzea ez dela liburutegi publikoen betebeharra adieraziz.

Speranzonek ideia berriak eman dizkie, lehen ere artaziak erabiltzen abilak izan direnei. Prestatzen joatea izango da onena, ez baitute denbora asko beharko kanpaina berriei ekiteko (eta PPk Lopezen gobernuari organo intimoak pixka bat estutzea nahikoa izan daiteke, liburuekin egindako barbakoa itzelak ikusten hasteko).

PS: Italian gertatzen ari dena jarraitzeko modurik onena, Twitterren #rogodilibri etiketa duten mezuak bilatzea.

Iruzkin bat

  1. Javier Bilbatua | 2011 urtarrila 21 at 11:59

    Sitaudis.fr
    Des autodafés à Venise ? par Lello Voce
    http://www.sitaudis.fr/Excitations/des-autodafes-a-venise.php

    Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Gorka Bereziartua Mitxelena

Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

Jarraitu @boligorria

@boligorria(r)en Txioak

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bilardorekin hizketan
  • Buletin informatiboak
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskadi Irratiko Arratsean saioan irakurriak
  • Euskalerria Irratirako Burutazioak
  • Euskara
  • Fauna publikoa
  • Flash batean
  • Gaur egungo teknologiak
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jazzaldia 2011
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Literatura
  • Mokaduak
  • Musika
  • Nazioartea
  • Politika
  • Primavera Club 2011
  • Primavera Sound 2011
  • Zinema – ikus-entzunezkoak
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018

Azken bidalketak

  • Zer egin Hitlerrekin meme digitalen garaian (Bruno Ganz hil dela-eta)
  • Bikoizketa vs. azpidatziak: debate antzu bat inoperantzia estaltzeko
  • Maiteminduta al dago Michel Houellebecq?
  • Kanta berrien esperoan
  • Jaka horidun artistak Durangoko Azokan

Iruzkin berriak

  • Azpidatziak(e)k Bikoizketa vs. azpidatziak: debate antzu bat inoperantzia estaltzeko bidalketan
  • Isidro Sasemorena(e)k Bikoizketa vs. azpidatziak: debate antzu bat inoperantzia estaltzeko bidalketan
  • Ahozkotasuna | Garaigoikoa(e)k Bikoizketa vs. azpidatziak: debate antzu bat inoperantzia estaltzeko bidalketan
  • Ayla(e)k Bikoizketa vs. azpidatziak: debate antzu bat inoperantzia estaltzeko bidalketan
  • Andoni(e)k Bikoizketa vs. azpidatziak: debate antzu bat inoperantzia estaltzeko bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2006(e)ko azaroa
  • 2006(e)ko iraila
  • 2006(e)ko abuztua

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA