DRMarekin eta garesti: ez da nirebook
Erreportaje bat bukatu nuen atzo (hilak 25) astekarirako, gutxi gorabehera esaten duena liburu elektronikoaren zabalkundea, askotan iragarria eta beste hainbestetan atzeratua, azkenean baietz, iritsi egingo dela. Titular balientepasatua jarri nion: “Orain bai, liburu elektronikoak eztanda egingo du”. Baina uste dut badaudela bi motibo hori esateko: lehenengoa, zenbait idazle ezagunek, Philip Roth eta Orhan Pamuk tartean, ohiko editorialak bazterrean utzi eta Amazonera jo dutela, gehiago...
Read More'Angie' edo nola saldu diskoak Durangon
Nagikerian instalatuta geunden Bilbon, Garcia Salazar kaleko pisuko salan, telebistari begira, agian pizza bat afaldu berritan, Rolling Stones-en Angieren bideoklipa agertu zenean. Akorde minor batek hausten du isiltasuna eta Mick Jaggerrek desolazioz ahoskatzen du izena: Angie… Angie… noiz desagertuko dira laino horiek guztiak? Gogoratzen dut Haritzek barre egin zuela; eta gogoratzen dut, baita ere, nik galdetu egin niola, ea zergatik ba, kanta arrunt tristea iruditzen...
Read MoreBelén Esteban: faxista ala boltxebike?
Arantzako ahateak bagina legez, inbutuarekin sartu digute eztarritik Hegoaldeko teleikusleoi Belén Estebanen historia: torero ezagunarekin ezkondu zen emakume pobrea, senarraren familia aberatsak baztertua, alaba aurrera ateratzeko hiltzeko prest dagoen andre sufritua. Dena oihuka, dena hesteetatik, dena arrunkeria neurrigabez esaten duen barrioko heroia. Eta hain fenomeno zabaldua izanda, irakurketa ideologiko ugari sortu ditu. Markos Zapiainen blogean leitu nuen duela ez asko Tele 5en eta...
Read MoreNafarroako Erresuma 'Assassin's Creed' bideojokoan
Bitxia da hemen eta munduan Nafarroako Erresuma azken urteotan pizten ari den interesa. Tira, hemengo jakin-minak ez luke hain arraroa izan beharko. Iñaki Perurenak ongi azaldu duen moduan, norbere herriaren historiagatik denok eduki beharko genuke kezka apur bat. Baina, eta atzerritarrek? Duela urtebete inguru Regresa film mexikarrean Nafarroako printzesa zen protagonista. Orain, Assassin’s Creed: brotherhood bideojokoan, XVI. mendeko Vianatik promenatuko gara. Cesare Borgia baita...
Read More(A): ikur subertsibotik marka komertzialera; eta halere subertsibo, agian
Nork ez du inoiz “A” letra marraztu? Eta nork ez du, noizbait, errebeldia keinu intimoago edo publikoagoan, hizki horixe bera zirkulu batez inguratu? Anarkistek erabiltzen duten a bildua –“a bildu beltza”, Internetekoarekin ez nahasteko– da, ziurrenik, pentsaera bat laburbiltzeko erabili diren sinboloen artean arrakasta sozial handiena lortu duena. Bartzelonako Virus argitaletxeak liburua atera berri du zeinu horren historia kontatuz, eta baditu zenbait alderdi kurioso. Hasteko:...
Read More
Iruzkin berriak