Sukaldatu? Sukalda tu padre!

Gorka Bereziartua
19

Ez esan “sukaldatu”. Beraiek inoiz ez lukete esango.

Mutila telebista aurrean ETB1 ikusten. Estitxu Fernandez entzuten du, “sukaldatu” aditza erabiltzen. Casus belli. Twitterrera doa: “Zalantza bat: ‘sukaldatu’ aditzak niri bakarrik egiten dit min belarrian?”. Ez, ez da bakarra: zortzi lagunek altxatu dituzte beraien ahotsak aditz aberrantearen kontra. Batek dio ohitzen hasia dela, kontrakanpainaren bat egin beharko dela. Esan eta egin: eslogana pentsatu eta zero koman abian da mugimendua.
“Sukaldatu? Sukalda tu padre!”. Nazioartera begira lelo globalagoa ere pentsatu du sormen-departamentuak: “Sukaldatu sucks!”. Halere, momentuz fronte lokalera mugatuko da matxinada. Helburua, gure imajinario nazionala osatzeko hain garrantzitsua den eremua aditz desegokiz garbi uztea da.
Zuk ere parte hartu nahi baduzu, beheko irudia erabiliz has zaitezke. Txertatu zure blogean, zabaldu sare sozialetan; egin kamisetak, panfletoak, afixak; antolatu manifestazioak, hautsi harreman diplomatikoak “sukaldatu” erabiltzen duten pertsonekin; irtenbide biolentoak zilegi iruditzen bazaizkizu, ez dira garai egokienak, baina tira, zuk ikusi.
Sukaldatu? Sukalda tu padre! (Jon Aranbururen diseinua)

19 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA