Perpetuum mobile?
Adiskide maiteok, 2010. urtean dena dago etengabeko mugimenduan. Dena? Ez. Herritar euskaldun, okzitaniar, bretainiar, korsikar eta galiar batzuek buru egin diote kapitalismo globalaren axioma horri eta grebaren bitartez estatua gelditzeko zorian utzi dute. Erretreten erreformaren kontrako ekimenak mugikortasunean izan duen eragina harrigarria da eta begibistan jarri du sistemak ez daukala gauza batzuei aurre egiteko adina zain. “Sare bakoitzak gune ahulak ditu; korapiloak, desegite...
Read MoreSukaldatu? Sukalda tu padre!
Mutila telebista aurrean ETB1 ikusten. Estitxu Fernandez entzuten du, “sukaldatu” aditza erabiltzen. Casus belli. Twitterrera doa: “Zalantza bat: ‘sukaldatu’ aditzak niri bakarrik egiten dit min belarrian?”. Ez, ez da bakarra: zortzi lagunek altxatu dituzte beraien ahotsak aditz aberrantearen kontra. Batek dio ohitzen hasia dela, kontrakanpainaren bat egin beharko dela. Esan eta egin: eslogana pentsatu eta zero koman abian da mugimendua. “Sukaldatu? Sukalda tu padre!”....
Read MoreAurtengo Euskadi Sariak datutan
Irabazleak gorabehera, aurtengo Euskadi Sariek izan dute berezitasunik. Nagusiena, parte-hartzeko mekanismoa aldatu izana. Idazle bakoitzak aurkeztu behar izan du bere lana eta horrek zalantza eragin du. Juan Luis Zabalak gaurko Berrian dio orain ez dakigula zeintzuk diren lehiatu diren liburuak. Zeintzuk ez, baina zenbat lehiatu diren jakin ahal izan dugu Kultura Sailaren bidez. Jarraian datuak: • Euskarazko literatura: 23 • Gaztelaniazko literatura: 26 (-2) • Euskarazko haur eta...
Read MoreIbai berdeak eta mendi urdinak
Berdez margotu zituzten atzo Euskal Herriko hemezortzi ibai AHTren kontra protesta egiteko eta albisteen aurkezleak esan zuen “lauzpabost erradikal” baino ez daudela trenaren kontra, proiektuaren alde “lauzpabost oligarka” baino ez daudela ahaztuta. Ez espero horrelakorik albistegian: oligarkak “elite” bihurtzen dira gaueko notizietan, eta “estrategikoak” dira haien interesen alde diktatutako erabakiak; “garapena” lortze aldera, ezinbestekoak. Kontra? Lauzpabost erradikal,...
Read MoreJesukristo, Judas eta 'Autokarabana'
Ez naiz Jesukristo, baina nire azken afarietako bat ekarri nahi dut gaur hona. Urriaren 7an izan zen, Gasteizen, literatur kritikari buruzko mahai-inguru baten ostean. Janariaren bueltan idazle, kritikari eta itzultzaile ezagunak. Hizketa gai, ezin bestela, literatur kontuak. Off the recorda errespetatzeagatik ezin ditut “zer” eta “nor” guztiak esan, baina uste dut mahaikideei ez zaiela inportako kontatzen badut Fermin Etxegoienen Autokarabana nobelaz jardun genuela pixka batean. Labur...
Read More
Iruzkin berriak