Artearen erruz hil
Abildade handia izan du gizakiak joan den bi mendeetan. Heriotzaren esparruan, behinik behin. Hasi dueluekin, segi suizidio erromantikoekin eta gehitu fusilamentuak, gillotinak eta gerrak. XIX. eta XX. mendeak artez hiltzeko garai aproposak izan dira. Baina uste dut mende honetan beste zerbait nagusituko dela. Estiloak eta joerak aldatu egiten dira, azken finean, eta beti dago jende azkarrik, I+G departamentu modernoetan antolatuta, norbaiten biziari azken puntua jartzeko artean bide berriak...
Read MoreBanksy ez da Usurbiletik pasa
Ez dakit, eta ez zait gehiegi interesatzen jakitea. Banksyri buruz ari naiz. Ea Donostian izan zen ala ez. Ea hark egina den Parte Zaharrean azaldu den graffiti hori (alboko argazkian). Baina kuriosoa izan da joan den astean Donostian ikusi duguna. Kuriosoa, alkimia moral izugarria egiten delako kaleko margolanekin. Printzipioz debekatuta daude; argi ibili beraz, udaltzainek, ertzainek edo pintadak adina kolore dituzten poliziek horietakoren bat egiten harrapatuz gero. Baina batzuetan,...
Read MoreKarliberalen errepublikara bidaia gerraren gorrian
Lehenengo notatik antzematen da desberdintasuna. Hori ez da trikitia, hori haizezko instrumenturen bat da, inondik ere. Hara hor Eta tira eta tunba diskoaren osoaren ezaugarri nabarmenenetako bat: metalek daramatzate kantetako asko; soinu txikia ahotsaren laguntzaile doia da, ez du beste diskoetako protagonismorik. Zergatia, diskoaren aurkeztean eman zuen Joseba Tapiak berak: garai hartan, II. Gerra Karlistan, trikitia asmatua izango bazen ere, ziurrenik gure artean gutxik zutela infernuko...
Read MoreFoster Wallace: herentzia eta zalantzak
Soka batetik zintzilik aurkitu zuen senarra Karen Greenek 2008ko irailaren 13an. David Foster Wallace zen. Idazlea. 46 urte. Ez da denbora askorik joan baina, modu traumatikoan desagertzen diren artista askorekin gertatu ohi den legez, haren argitaratu gabeko testu, ohar, kaiera, post-it eta abarrak publiko egingo ditu Texasko Unibertsitateko Harry Ransom zentroak. 2009an erosi zituen Ransom zentroak dokumentu horiek, eta geroztik ehunka lagunek eskatu dute kontsultatu ahal izatea. Hortik,...
Read MoreNepotismoa Venezian
Zinema jaialdietako epaimahaiek ezin dutela irizpide objektiborik eduki, gauza jakina da. Baina aurtengo Veneziakoa ez al da lartxo izan? Alex de la Iglesia eta Sofia Coppola garaile, aurrenekoak zuzendari eta gidoi onenaren sariak, bigarrenak film hoberenari dagokiona. Kasualitate handiegia, kontuan hartuta epaimahaiburua Quentin Tarantino izan dela. De la Iglesia haren adiskide eta jarraitzailea da; Coppola berriz, ohaide izandakoa. Eta hori bakarrik izango balitz. Epaimahaiak sari berezia...
Read More
Iruzkin berriak