Boligrafo gorria
Hasiera » Zinema - ikus-entzunezkoak » Amets hau ez da erabat sinesgarria
Abu27 3

Amets hau ez da erabat sinesgarria

Atalak: Zinema - ikus-entzunezkoak

inception

'Inception'-eko ametsetan hiriak irudimen hutsarekin tolestu daitezke

Hamarkada honetako Matrix: berba horiekin deskribatu dute, estreinatu eta berehala, Cristopher Nolanen Inception filma. Eta zenbait aspektuk zilegi egiten dute konparazioa, esaterako, Wachowski anaien mundu birtual informatikoak eta Nolanen pelikuletako ametsek, biek paratzen digute galdera bera sudur aurrean: benetakoa al da bizi dugun mundu hau? Errepresentazio hutsa ez ote?

Dom Cobb (DiCaprio) ideia-lapurra da. Korporazio handien enkarguz lan egiten du, kontrako enpresaburuen ametsetatik sekretuak ebasten. Baina huts egingo du filmaren hasieran, ezingo du Saitoren (Watanabe) kaskotik behar zuen informazioa atera eta orain enkargua egin dion enpresak sator artera bidali nahi du. Irteera bakarra Saitok berak eskainiko dio. Lantxo bat dauka Cobbentzat: Maurice Fischer handi-mandia hilzorian dago eta haren semeak aitaren inperio ekonomikoa bertan behera uztea lortu behar da. Fischer gaztearen (Murphy) ametsetan sartu, eta ideiak ostu ordez, berriak sartu. Cobbek ordea, problemak ditu bere subkontzientearekin; hildako emaztea agertzen zaio eta ez dio lasai lan egiten uzten.

Lehengai horiekin Nolani emaitza luzea atera zaio minututan. Beharbada filmeko tiroketa eta ekintza-eszena batzuk kimatuta eramangarriagoa izango zen, baina, dena dela, Inception ez da astuna egiten ikusteko. Ez da hori filmaren alde ahulena.

Daukan akatsa da, xedea zortzimilakoan jarri ondoren, Hiru Erregeen Mahaiaren tontorrean geratzen dela; ez da gutxi, baina ez da gauza bera. Seguruenik, Matrixen aldean, beste mundu horren —kasu honetan ametsen— egiantzekotasuna zaintzeko lan gutxiago egin delako. Ez da zientzia-fikzioa bete-betean besarkatzen duen lana, baina hala ere gauza batzuk esplikatu ezean zintzilik geratzen direla esango nuke. Adibidez, ez zaigu azaltzen nola funtzionatzen duen besteren lozorroan sartze horrek, nola kontrolatzen duten lapurrek beraien burua lasai lan egin ahal izateko; eta ametsetan daudenean ere, kaleak, pertsonak, solasak… dena “errealegia” egiten da, urrun dago mundu onirikotik. A, eta bukaera efektistak ez dio mesederik egiten pelikulari nire irudiko.

Halere, ikusteko modukoa da, sikiera oporrak bukatu diren kontu hori ametsa besterik ez dela pentsatzeko.

[ARGIAren 2242. zenbakian argitaratzekoa]

3 Iruzkin

  1. Hedoi Etxarte | 2010 abuztua 28 at 13:11

    Herr Bereziartua,
    Badakit erreseina hau ez dela mendigoizaleei buruzkoa. Kontua da bilis zaporea duela zortzimilakoak Naturgas-Televisiónespañola-EiTB-ETaB enpresarekin egitera doazen horien kirolgarritasunak. Aukeran Hiru Erregeen Mahaia anonimoki zapatuan igotzeak epika eta subertsio handiagoa du (gozamena ez aipatzearren). Dena den, demagun sumuma zortzimilakoak direla. “Errealegia” izateaz gainera zeintzuk dira filmearen puntu ahulak zuretzat? Jarraian nireak.

    —–

    HIRU ERREGEEN MAHAIA TIBETEN DAGO:

    Demagun hiru publiko mota erakar zitzakeela filmeak: zinemara konpultsiboki doan ergela (Ljublianan “My God, wow, so there is no reality!” esango zukeen eta ulertzen ez duenaren aurrean “buah hori ezinezkoa da” edo “kar kar kar” egingo duena), akziozko zinema gogoko duena, sasi-intelektual-kultureta zeinak The Children of Men eta Matrixekin bezala Zizekek filmeari buruz esango duena konpultsiboki itxaroten duen (bere ixiltasuna litzateke zekenena).
    Eta ordea, halako beste batzuetan bezala, filmeak bi eremu nabarmenegi azaltzen ditu: ideologia nagusia eta sasi-sikoanalisia.
    1) Ideologia lehen minutuetan azaltzen da:
    -Mafioso finantzario bat behar dugu (¿quién pone la pasta?), nongoa izango da?
    -Baiii japoniarra.
    -Akziozko bi agenteak nongoak dira?
    -Baiii anglosaxoi amerikarrak.
    -Mmm lapurra behar dugu, ze kontinentera goaz?
    -Baiii Afrikara, baina kontuz, ez dugu lapurrik nahi, faltsifikadorea baizik. Beraz, Afrikan den tipo zuri beltzarana (quasi latinoa, italiar jatorrikoa topatuko dugu zeinak urrezko idunekoa daraman).
    -Mmm eta alkimista?
    -Baiii hori ere Afrika beltzeko arabiartxoa izango da (ekialdeko opiotegien itxurako leku batean kolokatzen da jendea ametsen bidez han).
    -Te te te, zerbait falta zaigu ez?
    -Tak! Intelektuala falta zaigu, beraz goazen Europara, nora eta Parisera, nora eta anfiteatro itxurako unibertsitateko gela batera zeinetan gizon zahar bat dagoen (sabioa ote?) atzean zutabe greziarrak dituenak (galdera da, Parisen ez dute libururik zeinetan arte greziarra azaltzen den? areago ez dute gardenkirik? proportzio irrealeko igeltsuzko zutabe horiek erabiltzen dituzte?).
    -Ez da hain sinplea ez?
    -Ez, gizon zaharrak emakume izatera heltzen ez den haur handi eder asexuala gomendatuko du zeinak filmearen alde Freudiarra landuko duen (Ediporen sindromearen bidez DiCaprioren emazte ohia hilko du neskatilak, horrela, DiCapriok alaba gisa interpretatzeari utzi eta berarekin oheratu ahalko da).

    2) Baina alde sikoanalitikoa da -esan gabe doa soberan dagoen fikzio hori guztia eta gero- zabarrena. Hau da, azken(aurreko) ametsaren eszenako topiko bikoitza: espiritualtasun sakonekoena Tibet-antzeko tenplo elurtu (Tintin Tibeten) ultrababestuko gela batean gertatzen den hori. Murphy Fischerrek ate bat ireki behar du zeinetan bere Überich-a ezkutatzen den. Filmea hortxe gelditu eta lehen aipaturiko ikusle ergelari galdetuta ere badaki Überich-a Fischerren aita dela. Bigarren kaxa fuertean dagoen Idealich/Ich-ideal hori ere azkar lo daiteke paper-errotaren argazkiarekin (edozein kapitalista den “warm human being” horrekin, diktadore odoltsuenari ere poesia gustatze zaionekoa).
    Eta errazkeriak ordea egitura sublimearekin daude lotuak: alderantzizko matriuska kaxa. Errusiar panpinetan ez bezala fase berriak ez dira estetikoki zabarragoak, ez dago munstro edo irrealitate onirikoekiko errazkeriarik, ondo zainduta dago erorketa eta grabitazio indarraren kontua (efektu bereziak ez dira behin ere ostentosoak), hiri apokaliptikoena, bizitako etxeen segida siko-geografikoa.
    Berriz ere, eta Matrixekin bezala (The Children of Men-ekin ez hainbeste), joera intelektualizanteak itotzen du filmea. “Batera zahartzearen” diskurtsoa “maitasunaren apurkako galeraren onartzea”, “zahartzaroa=anulazioa”.
    Eta ordea, ilmeak akats bakarra du, beraz, ez da sinesgarria ideia bat bestearen buruan jarri eta garatzearen kontua. Nork sinisten du DiCaprioren emazte ohi inkietude-gabeko-hori (zeina derragun azkenekoz, ikutu frentxi exotikoa duen) helduarora aspaldi iritsi den horren bat-bateko jarrera aldaketan, kontuan hartuta ametsa DiCapriok berak maneiatzen duela ere.

    ——-

    Reply
  2. Hedoi Etxarte | 2010 abuztua 28 at 19:08

    Berriako azalean den artikulu honek ezinbestean aberasten du eztabaida (interes nazionaleko berria zuzenean Kore-txintxotik):
    http://www.berria.info/albisteak/43242/oh_eun_sunek_kanchenjunga_igo_izana_zalantzan_jarri_du_hego_koreako_federazioak.htm

    Reply
  3. Iñigo Astiz | 2010 abuztua 31 at 12:15

    Bien, bien. Niri gustatu zitzaidan, eta bukaerako toke efektistarekin zinema guztia irriz jarri izana baloratu nuen. Ez da nire sasoirik serioena, bistan da.
    Hedoik egiten duen puntuz puntukoarekin ere ados, eta maitasunaren inguruko diskurtsoari eginiko kritikekin ere bai, ez, baina, Gorka, zure amets konpartituen konturako esplikazio gehiago jasotzeko beharrarekin. Nola funtzionatzen ez duten ez dakidan gauzaz inguratuta bizi naiz (diot teklatuaren potoiak sakatu bitartean) eta gutxi gora behera lasai, halere.
    Nire pseudo-aportazioa bestelakoa da, halako genealogia moduko bat: ametsen planoan bezala (hiru amets, amets bakarrean) hiru film nahasten dira film bakarrean: Rebecca, Citizen Kane (aberatstzarraren haurtzaroko nostalgia horrekin) eta, azkenik, eta, noski, bai efektuen kontuagatik bai errealitatea zalantzan jartzearenagatik Matrix.
    Hiruak asko gustatzen zaizkit, eta nahasketa ere bai, beraz. Mendigoizaleegi ez naizelako izan liteke.

    Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Gorka Bereziartua Mitxelena

Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Arkitektura
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bilardorekin hizketan
  • Buletin informatiboak
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskadi Irratiko Arratsean saioan irakurriak
  • Euskalerria Irratirako Burutazioak
  • Euskara
  • Fauna publikoa
  • Fikzioaren bide berriak
  • Flash batean
  • Gaur egungo teknologiak
  • Gizartea
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jazzaldia 2011
  • Kazetaritza
  • Kirola
  • Komikia
  • Kulturgintza
  • Literatura
  • Mokaduak
  • Musika
  • Nazioartea
  • Politika
  • Primavera Club 2011
  • Primavera Sound 2011
  • Zinema – ikus-entzunezkoak
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018
  • Zinemaldia 2019
  • Zinemaldia 2020

Azken bidalketak

  • Merkatutik harago
  • ‘Hondar ahoak’: honelako telesail baten zain zeuden ikusleak
  • Azken broma handia
  • ‘Neskamearen ipuina’: beste ezinbesteko distopia bat euskaratu du Txalapartak
  • Euskaldunak indigenizatzen ditu Zinemaldiak?

Iruzkin berriak

  • ‘Hondar ahoak’: honelako telesail baten zain zeuden ikusleak | EIBZko liburutegia(e)k ‘Hondar ahoak’: honelako telesail baten zain zeuden ikusleak bidalketan
  • Martin Rezola(e)k Euskaldunak indigenizatzen ditu Zinemaldiak? bidalketan
  • Gorka Bereziartua(e)k Euskaldunak indigenizatzen ditu Zinemaldiak? bidalketan
  • Liz(e)k Euskaldunak indigenizatzen ditu Zinemaldiak? bidalketan
  • Gorka Setien(e)k Euskaldunak indigenizatzen ditu Zinemaldiak? bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2006(e)ko azaroa
  • 2006(e)ko iraila
  • 2006(e)ko abuztua

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA