Irakurle mantsoa izatearen abantailak
Blog hau irakurtzeko 0 eta 30 segundo arteko tartea hartzen duzun horietakoa bazara, hau interesatuko zaizu. Aurrena Slow Food-a izan zen; Slow Travel-arekin bidaia lasaien balioaz jabetu ginen. Eta aurreko batean Slow Reading filosofiaren berri izan nuen. Mantsoago leitzea, hobeto leitzea da jarrera horren aldekoentzat. Korrontearen kontra joatea da. Industria editorialari ez zaio interesatzen: bere produktuak azkar metabolizatu eta gehiagoren bila datorren irakurle bulimikoa nahiago du. Eta...
Read MoreHau mundu simpsondar hau!
Batzuetan Springfielden bizi naizela iruditzen zait eta ez da (bakarrik) The Simpsons ikusten denbora gehiegi pasa dudalako. Bizpahiru kapitulu aukeratzea nahikoa da konturatzeko, hori koloreko pertsonaien munduan politika ez dela gurearen oso diferentea. Ez duzuela sinesten? Hona adibide pare bat. Zure herrian tren azpiegitura erraldoia egin nahi dute, eta agintariek ez daukate inolako intentziorik horri buruzko azalpenetan hasteko. Ez duzu inoiz jakingo zertarako balioko duen, baina hori...
Read MoreIhes eder baten ondotik, ihes berriak etorriko dira
Iñigo Astizek xehe-xehe azaldu zituen gurean Ihes ederra liburuaren bertuteak duela hilabete batzuk, eta beraz, ez da nire asmoa Etxartek eta Urrutiak egindako lanaren aupamen berririk egitea. Denbora darama dendetan, irakurleek eskutik eskura darabilte, eman du zeresana franko, baita emango ere, eta jurnalistak ez dauka daborduko ezer interesgarririk eransteko. Ez liburuaz behintzat. Bai, beharbada, sortu duen efektuaz. Esplika nadin: aspaldian ez zuen irakurleak ikusiko argitaletxe...
Read MoreEspazio publikoa berreskuratu, kalea publizitatez garbituz
“Espazio publiko” entzun eta amildegi bat sortzen da esan beharko lukeenaren eta benetan esan nahi duenaren artean: kalea guztiona da teorian, baina praktikan enpresa pribatuek ingurunea itxuraldatzen digute, iragarkiz bete, setio egoera sortu. Hori aldatzeko dinamika interesgarriak izan litezke karrikak publizitatez garbitzeko gerrillak. Paradoxikoa baita, kartel politikoak, pintadak eta tankerako adierazpen popularrak alde guztietatik jazartzen dituztelarik, abenidetako leku...
Read MoreIkastoletatik nazionalismoa ezabatzeko plan sotil bat
Dotrina nazionalistaren kontrako gurutzada suharrean dabil Eusko Jaurlaritza fronte guztietan: turismoa bultzatzeko “I need Spain” anglo-mantxegoa proposatu dute gaur bertan; kirolean, Espainiako futbol selekzioak Araban, Gipuzkoan edo Bizkaian joka dezan ahaleginak egiten ari da Lopezen administrazioa; telebistaz ez dugu hitz egin beharrik… Aspaldiko; eta hezkuntzan ere ari dira zer edo zertan. Ikerlari talde batek aurkitu du formula, euskal abertzaletasun etniko, atzerakoi eta...
Read More
Iruzkin berriak