Boligrafo gorria
Hasiera » Literatura » Lenin eta iraultza martzianoa
maiatza21 3

Lenin eta iraultza martzianoa

Atalak: Literatura

Lenin eta H.G. Wells hizketan

Lenin eta H.G. Wells hizketan

“Lortuko bagenu planeten arteko komunikazioak ezartzea, gure kontzeptu filosofiko, moral eta sozial guztiak berrikusi beharko genituzke. Hori lortuz gero, potentzial teknikoak, mugarik eduki gabe, bukatu egingo luke aurrerakuntza lortzeko bide eta metodo bakarra indarkeria bihurtzen duen legearekin”. Leninek esandakoak omen dira hitz horiek, H.G. Wellsekin solasean. Eta leitzerakoan aulkitik erori naizen arren, pentsatzen jarrita ez da harritzekoa. Lenini, izan ere, Marteko iraultzaileek argitu zioten sozialismorako bidea.

Edo hori kontatzen du behintzat 1908an publikatutako Izar gorria zientzia-fikziozko nobelak (bai, komunistek ere zientzia-fikzioa idazten zuten). Alexander Bogdanovek eskribitu zuen: Lenin eta biak joan den mende hasieran Errusiako alderdi sozialdemokratako fakzio boltxebikeko kide ziren; baina hamarkada bururatzen joan zen neurrian Vladimir Ilitx mugimenduko lider bihurtu zen; Bogdanovek, aldiz, etorkizuneko mundua imajinatzeari ekin zion.

"Izar gorria" nobelaren azala ingelesezko edizioan

"Izar gorria"-ren azala ingelesezko edizioan

Izar gorriaren istorioa, hitz gutxitan, honakoa da: lurtar bat (Lenni izenekoa, bistan da nori buruz ari den) Martera doa, hango gizarteaz ikastera. Martetarrak modernoak dira oso, gizarte industrializatua, klase sozialik gabea; lan planifikatua uztartzen dakite askatasun indibidualarekin; lau eta sei ordu artean lan egiten dute eguneko, gehiago ez; eta genero banaketak gainditu dituzte (“… mutilek eta neskek arropa bera janzten zuten. Are gehiago, martetar helduen artean ere zaila gertatzen zen emakumeak eta gizonak desberdintzea”).

Nobelarekin Bogdanovek modu didaktikoan azaldu gura zion herriari iraultzak zer ekarriko zuen. Baina harrigarria da nola asmatu zuen beste hainbat kontutan ere. Berbarako, hiru dimentsiotako zinema esplikatzen da liburuan (“Teknika estereoskopikoak erabiliz, zinematografoko irudiak erliebea hartza lortzen zuten” dio pasarte batean).

1917ko iraultzaren ostean bestelako kontuei eskaini zien arreta Bogdanovek. Arazoak izan zituen nomenklaturarekin, Proletkult taldeko kide zelako (Pravda egunkariak burges txikitzat jo zituen). Haren bizitza xelebre eta gorabeheratsuari buruzko xehetasun gehiago aurkituko dituzu Wikipedian (ingelesezko eta frantsesezko artikuluetan informazio dezente dago).

Eguneraketa (2010-V-22):

Literatura marxista (eta komunista kutsua duen oro) beti bezain zorrotz jarraitzen duen Iban Zalduak ohar parea egin dizkit Twitter bidez: bat, liburua espainolez argitaratu berri duela Nevsky Prospects editorialak; eta bi, Publico egunkariak atera zuela erreportaje bat gai honi buruz (nik gehitzen dut, susmagarriki post- honen antzekoa dela erreportaje hura, baina horrek ez duela esan nahi plagio lotsagabea egin dudanik; kontrara, oso plagio lotsatia izan da). Portzierto, Euskal Erditik kanpokoentzat, frantsesez ere badago liburua, aspaldi publikatua gainera.

3 Iruzkin

  1. ibon | 2010 maiatza 22 at 19:25

    Eguneraketan ikusten dudanez, IbanZ aurreratu zait gazteleraz atera berri den argitalpenaz ohartzerako orduan.

    Liburutegietan eskuragarri duzue dagoeneko:

    Estrella roja / Alexander Bogdánov

    Reply
  2. El Erik | 2010 maiatza 25 at 13:25

    “Iraultza” eta “martzianoa” hitzak irakurri ditudanean automatikoki Negu Gorriak-en “Apatxe gaua” abestia etorri zait burura. Talde orixinalaren abestiaren zuzenekoko bideoa:
    http://www.youtube.com/watch?v=CJleXoaDLFU

    Reply
  3. f | 2010 maiatza 27 at 14:24

    lehengoak espaiziora irteten gorriak izan ziren txakur bidaliz leika, eta urrengoan bidaian gizona izan zen, eta gaur egungo txinan gorriak agintzen dute sekulako hasketa ekonomikoa dute orduan denetan eztute asmako baino badituzte baita nahiko egintza gogoragarriak ere hor ere asko ahal duten hoberena jartzen eta beste batzuk jan txakurrak izango ziren

    Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Gorka Bereziartua Mitxelena

Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Arkitektura
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bilardorekin hizketan
  • Buletin informatiboak
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskadi Irratiko Arratsean saioan irakurriak
  • Euskalerria Irratirako Burutazioak
  • Euskara
  • Fauna publikoa
  • Fikzioaren bide berriak
  • Flash batean
  • Gaur egungo teknologiak
  • Gizartea
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jazzaldia 2011
  • Kazetaritza
  • Kirola
  • Komikia
  • Kulturgintza
  • Literatura
  • Mokaduak
  • Musika
  • Nazioartea
  • Politika
  • Primavera Club 2011
  • Primavera Sound 2011
  • Zinema – ikus-entzunezkoak
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018
  • Zinemaldia 2019
  • Zinemaldia 2020

Azken bidalketak

  • Merkatutik harago
  • ‘Hondar ahoak’: honelako telesail baten zain zeuden ikusleak
  • Azken broma handia
  • ‘Neskamearen ipuina’: beste ezinbesteko distopia bat euskaratu du Txalapartak
  • Euskaldunak indigenizatzen ditu Zinemaldiak?

Iruzkin berriak

  • ‘Hondar ahoak’: honelako telesail baten zain zeuden ikusleak | EIBZko liburutegia(e)k ‘Hondar ahoak’: honelako telesail baten zain zeuden ikusleak bidalketan
  • Martin Rezola(e)k Euskaldunak indigenizatzen ditu Zinemaldiak? bidalketan
  • Gorka Bereziartua(e)k Euskaldunak indigenizatzen ditu Zinemaldiak? bidalketan
  • Liz(e)k Euskaldunak indigenizatzen ditu Zinemaldiak? bidalketan
  • Gorka Setien(e)k Euskaldunak indigenizatzen ditu Zinemaldiak? bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2006(e)ko azaroa
  • 2006(e)ko iraila
  • 2006(e)ko abuztua

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA