AC/DC Bilbon? Egin paso, ikusi beste hauek

Gorka Bereziartua
2

Hayseed Dixie taldeko kideak
Hayseed Dixie taldeko kideak

AC/DCren Bilboko kontzerturako (berriz) sarrerarik gabe geratzeko beldur? Aurrekoan, beste zimazu asko bezala, ilaran alferrik itxaron zenuen eta rockaren jainko guztiak madarikatu, txartelak ziztuan agortu zirelako? Baina ekainean hemen izango dira, gainera San Mamesen… eta zu tentatuta, ezta? Motel, motel, ez zaitez tranpa berean birritan erori. Blog honek alternatiba eskaini nahi dizu: beste kontzertu bat, gaur bertan, horrelako masifikaziorik gabe, eta aski entretenigarria.

Izan ere, Iruñeko Totem aretoan Hayseed Dixie taldeak joko du. AC/DCren bertsio country eta bluegrassak egiten hasi ziren 2000. urtean, eta geroztik erabat itxuraldatu dituzte klasiko askoren kantak: Kiss, Queen, Motörhead, Bad Company, Aerosmith… Betiko rocka, inoiz entzun ez duzun bezala.
Hemen behean, AC/DCren Back in black kantari nolako soinua atera dioten. Gehiago, gaur gauean Totemen.

2 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA