AC/DC Bilbon? Egin paso, ikusi beste hauek
AC/DCren Bilboko kontzerturako (berriz) sarrerarik gabe geratzeko beldur? Aurrekoan, beste zimazu asko bezala, ilaran alferrik itxaron zenuen eta rockaren jainko guztiak madarikatu, txartelak ziztuan agortu zirelako? Baina ekainean hemen izango dira, gainera San Mamesen… eta zu tentatuta, ezta? Motel, motel, ez zaitez tranpa berean birritan erori. Blog honek alternatiba eskaini nahi dizu: beste kontzertu bat, gaur bertan, horrelako masifikaziorik gabe, eta aski entretenigarria. Izan ere,...
Read MoreGuggenheim Urdaibai, Dubai
Herritar plataforma bat sortzean, gauzarik zailenetakoa izena asmatzea da. Argi geratu behar da defendatu nahi den kausa; baina, era berean, jendea erakarri. Eta gaur egun, erakargarria esatean, arina esaten da; modernitatearen karga kontzeptual astunak gainetik kentzen dituena; kosmopolita; konpromisoa baino, atxikimendu librea bilatzen duena. Eta piruletak, piruleta asko; eta koloretako globoak, pegatinak. Horiek denak buruan izango zituzten Urdaibain Guggenheim museoa egitearen alde sortu...
Read MoreTxakur bera dabil manifestazio guztietan
Kaputxadunen artean sartu zen, haien lagun egin, eta geroztik Greziako kale-istilu guztietan dabil txakur bera. 2008an atera zioten lehen argazkia maskararik gabe, baina duela gutxi argazki sorta bat Interneten zabaldu zen arte, inor ez zen jabetu polizia azaltzen den bakoitzean bera ere urruti gabe ibiltzen dela. Dena dela, ez daitezela larritu protestari greziarrak (baten batek blog hau irakurtzen badu, bederen): txakur hau beraien laguna baita, eta manifestazioetako maskota ofiziala bihurtu...
Read MoreZenbat dakiten Salamancan euskal literaturaz
Izorratu egiten dit, hori da egia: gosaltzeko eseri, Bilardo oraindik ailegatu gabe, telebistan Esperanza Aguirre hizketan eta Txarteleko kafetegiko periodiko guztiak besteren esku. Horrelako momentuetan norbaiti labana sartuko nioke bizkarrean edozein egunkari, berdin du, El Mundo, zeinahi, eskura edukitzeagatik. Ni ere, Jose A. Perez bezala, aurreneko kafearen ostean adiskidetzen naiz giza-eskubideekin. Azkenean El Diario Vasco libratu da. Hartu dut eta hasi naiz Realaren partiduaz...
Read MoreRaimund Abraham: arkitektura Termopiletako bataila da
Estuago ibiltzera derrigortuko gaitu ekonomiak, lehengo zabaltasunak utzita. Ez dakit arkitekturan antzeko zerbait gertatuko den, edo politikariek eraikuntza-sektorea gizentzen jarraituko duten diru publikoz eta lizunkeria pubikoz. Kontuak kontu, arkitektura estuagoaren beharrean garen honetan, notizia txarra dugu Raimund Abrahamek martxoaren 4an izan zuen auto istripua, eta horren ondorioz Heriok eman dion besarkada. Austrian 1933an jaioa, New York eta Mexiko DF artean bizi zen azken...
Read More
Iruzkin berriak