Hilabetea: urria 2009

Supermerkatuko iraultzaile maskaratuaren bila

3

Aurtengo martxoan Planetak argitaratua, Jose Maria Aznarren España puede salir de la crisis (Espainia krisitik irten daiteke) liburua inoiz blog honetara ekarriko ez nukeen produktua da. Ez dut uste horren zergatiak azaldu behar ditudanik. Baina ekartzea erabaki dut hala ere, […]

Irakurri

Kokaina dakar txorrotako urak

0

Goizean titular batekin egin dut topo Gipuzkoako buletin ez-ofizialean: “Cocaína hasta en el agua del grifo”. Atzo Donostian izandako jardunaldi batzuek eman dute goiburua. Bartzelonako Unibertsitateko María Teresa Galcerán irakasle katedradunak dio estoldetako urak, ibaietakoak eta txorrotakoak kokaina partikulak dituztela. […]

Irakurri

Theremina, ARGIA bezain zaharra den instrumentu hori

7

Uste dut Anariren kontzertu batean ikusi nuela aurreneko aldiz. Ondoan nuenari galdetu nion, gitarra-jolea bera, zer arraio ote zen eszenatokian ikusten ari ginen traste antenadun hori. “Uhinen bidez funtzionatzen du: eskua hurbilago jarriz gero, soinu baxuagoak ateratzen du; eta alderantziz, […]

Irakurri

Nobel Saria Solzhenitsyn-entzat… Em… a, ez!

0

Realaren asteburu honetako emaitzarekin, edo Operación Triunfoko irabazlearekin gertatzen den gisan, apustu asko egin da azken egunotan, literaturako Nobel Saria nork eramango ote zuen. Eguerdian iritsi da Suediatik notizia: Herta Müller errumaniar-alemaniarrarentzat ohorea. Hasi dira teletipoak idazlearen profila zabaltzen, eta […]

Irakurri

Lehen pausoa

0

Hau irakurtzen duzunerako Zorion perfektuak aurreneko asteburua pasea izango du Euskal Herriko zinema aretoetan. Guk, kazetari pribilegiatuok, lehenago ikusi ahal izan genuen, Donostiako Zinemaldian. Eta, buelta gehiegi eman gabe esateko, azken urteetan euskaraz egin den film onena iruditu zitzaidan. Komediatik […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA