Boligrafo gorria
Hasiera » Literatura » Orain argi dago: literatura gaizki irakasten da
Uzt21 2

Orain argi dago: literatura gaizki irakasten da

Atalak: Literatura

Idurre Alonso

Idurre Alonso

Espero dut Idurre Alonsoren doktore tesiak zeresana emango duela bulego batzuetan. Zehazki, kultur eta irakaskuntza alorretako politikak diseinatzen dituztenetan. Literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko Batxilergoan lanak askoren susmoa berretsiko baitu: gaur egungo euskal literaturaren irakaskuntzak ez duela curriculum-legearen helburu bat bera ere lortzen.

Ondorio horretara iritsi da Alonso, Hegoaldean literatura irakasteko erabiltzen diren ereduak aztertu ondoren. Bi ereduk elkarri gain hartzen diotela dio ikerlari eibartarrak: literaturaren historia irakastea helburu duena batetik; eta literaturaren bidez ikaslearen gaitasun komunikatiboak garatzea xerkatzen duena, bestetik. Laburrean: xede gehiegi, gogoeta gutxiegi, eta azkenerako ez irakasleek eta ez ikasleek ez dakite nondik heldu harriari. Beraz, ikastetxe bakoitzaren esku geratzen da ikasgaia antolatzea. Beraz, praktikan, irakasle bakoitzak erabakitzen du zenbat denbora eskaini gaiari. Beraz, denbora gutxiegi eskaintzen zaio.

Azpimarratzekoa tesiak eskaintzen duen beste datu bat ere: literatur generoek, sariek eta testu liburuek erabakitzen dutela neurri handi batean eskolan irakatsiko den materia. Irakurtzen diren obren kasuan berriz, faktore erabakigarriak generoa eta idazlearen ospea dira. Datutik haraxeago joanez, erraz ikusten da ikasleek poesia, antzerkia eta saiakera ukitu ere ez dituztela egingo batxilergoan. Eta ipuinak zertxobait; baina ez generoaren egokitasunagatik, ezpada gure idazle ospetsuenaren (Bernardo Atxagaren) lan ezagunena ipuin liburua delako.

Lema daramatenen esku dago norabidez aldatzea. Baina Bounty honetan matxinada txikiren bat antolatu ezean (eta presio “demokratikoaz” ari naiz, noski: lobby bat sortzeaz-edo) ez daukat esperantza handirik: beste norantzetan dauzkate begiak kapitainek. Honelako txikikeriak ez dira “estrategikoak”. Eta horrela doa (barka dramatikotasuna) barkua hondora. Baina pribilegio handia izan da zuekin jotzea, e?

2 Iruzkin

  1. Bixente Aizkorreta | 2009 uztaila 22 at 12:16

    Bitxia, dena dela. Tesiaren zuzendarietako bat Hezkuntza eta Unibertsitate sailean “lema” eraman duten horietakoa izan da lau bat urtez.

    Reply
  2. Gorka Bereziartua | 2009 uztaila 22 at 16:14

    Patxi Juaristiz ari zara, ezta? Ba bai, bitxia da. Ez nekien kargu hori eduki zuenik…

    Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Gorka Bereziartua Mitxelena

Poz gehiago izango nuen albotik beha egonik, baina tontamentean 2005etik ari naiz blog honetan idazten. Kulturari buruz aritzen naiz, bestelako kontuetan muturra sartzen badut ere. Azken finean, blogak horretarako dira: nahi duzunaz idazteko, nahi duzun bezala.

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Bilardorekin hizketan
  • Buletin informatiboak
  • Dantza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskadi Irratiko Arratsean saioan irakurriak
  • Euskalerria Irratirako Burutazioak
  • Euskara
  • Fauna publikoa
  • Flash batean
  • Gaur egungo teknologiak
  • Gizartea
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Jazzaldia 2011
  • Kazetaritza
  • Kirola
  • Komikia
  • Kulturgintza
  • Literatura
  • Mokaduak
  • Musika
  • Nazioartea
  • Politika
  • Primavera Club 2011
  • Primavera Sound 2011
  • Zinema – ikus-entzunezkoak
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018
  • Zinemaldia 2019

Azken bidalketak

  • Urteroko tristuratxoa
  • Orain euskal salgaien fetitxismoa
  • Mundu zaharraren konbustio antolatua
  • 39 gorpu kamioi batean: migrazio-legeak ez dira telesail bat
  • Idazle eta komikigileen sinbiosiak funtzionatzen du

Iruzkin berriak

  • Orain euskal salgaien fetitxismoa • ZUZEU(e)k Orain euskal salgaien fetitxismoa bidalketan
  • Munduko langileok, elkartu zaitezte Sail Ofizialean! | Boligrafo gorria(e)k Erretiro gozoa bidalketan
  • Munduko langileok, elkartu zaitezte Sail Ofizialean! | Boligrafo gorria(e)k Etxera itzultzeko zailtasunak eta bidaiatuz sendatu daitezkeen gaitzak bidalketan
  • Erretiro gozoa | Boligrafo gorria(e)k Maiteminduta al dago Michel Houellebecq? bidalketan
  • Inon ez dute erakusten erabakiak nola hartu | Boligrafo gorria(e)k Suizidatu edo mini-sozialismoa eraiki aberatsen etxeetan bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2006(e)ko azaroa
  • 2006(e)ko iraila
  • 2006(e)ko abuztua

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA