Hilabetea: uztaila 2009

Orain argi dago: literatura gaizki irakasten da

2

Espero dut Idurre Alonsoren doktore tesiak zeresana emango duela bulego batzuetan. Zehazki, kultur eta irakaskuntza alorretako politikak diseinatzen dituztenetan. Literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko Batxilergoan lanak askoren susmoa berretsiko baitu: gaur egungo euskal literaturaren irakaskuntzak ez duela curriculum-legearen helburu bat […]

Irakurri

Gazako abenduaz zalantzarik geratzen bazen…

0

Kontu jakina zen joan den urteko abenduan Israelgo armadak Gazan egin zuen sarraskian zibil asko hil zirela. Baina Shovrim Shtika GKE israeldarrak argitara eman berri dituen testigantzei esker, gaia berriro ere nazioarteko albisteen agendan sartu da. Eta argi geratu da, […]

Irakurri

Le Clézio, ganba gutxirekin

1

Gaitza egiten da azken Nobel sariari buruz honela hitz egitea, batez ere batek ez duenean bere burua nik-zer-dakit-zer-tzat, baina egiari zor, J.M.G. Le Clézioren azken nobela (Ritournelle de la faim, Gallimard; gaztelaniaz La música del hambre, Tusquets) bukatu, eta ez […]

Irakurri

Macaco edo altermundialismoaren zorigaitzak

3

1999ko Seattleko istiluekin, begietako makarrak kendu genituen askok. Bestelako mundua posiblea zela, eta hori aldarrikatzen zuten musikariak ere entzuten hasi ginen. Rage Against The Machine, Asian Dub Foundation edo, etxekoen artean, Fermin Muguruza: musikaz harago zegoen (dago!) haien mezua. Baina […]

Irakurri

Bat gutiago

1

Ia Jean Hiriart-Urruti bezain zital jarri naiz, Robert MacNamara hil dela jakitean. Baina hemen kulturaz hitz egin behar dugu, ezta? “Kultura bai, politika ez” esango luke eslogan zuzenzaleak. Ez desbideratu, kulturaz, kulturaz. Horregatik, eta dagoeneko mundu guztiak azpimarratu duenez MacNamara […]

Irakurri

Ekonomiak nobela bat ezinezko egiten duenean

0

Gauzak doazen moduan berandu baino lehen norbaitek, Theodor Adorno imitatu nahian-edo, esango du du: “Nobela gehiagorik ez subprime hipoteken ondoren!”. Izan ere, aditu gehienek baieztatzen dute –Wikipediak ere bai– nobelaren hazkundea burgesiaren zabalkundearekin bateratsu gertatu zela. Beraz orain, kapitalismoa behingoz […]

Irakurri

No, you can't: Obamak ez du CIA aldatuko

0

Leon Panetta aukeratu zuen Barack Obamak urtarrilean, CIA zuzentzeko. Haren profilak bat egiten du, itxuraz behintzat, AEBetako presidente berriaren aldaketa mezuarekin: lehenago inteligentzian aritu gabea, gogor salatuak zituen Washington Monthlyko artikulu batean Bushek katamalorik gabe bultzatu dituen tortura programak. Baina […]

Irakurri

Michael Jackson? Bertsioak hobe

3

Ez gustatzen bereziki haren musika, baina planeta honetan bizi den ia mundu guztiak bezala, noizbait dantzatu dut Michael Jacksonen doinuren bat. Hori bai, beste taldeek egin dizkioten bertsioak nahiago, jatorrizko kantak baino. Jacksonek Hilotzenean ostatu hartu baino lehen ere buruan […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA