Hilabetea: ekaina 2009

Hezur hezearena, eta beste istripu poetiko batzuk

1

— Aizak, San Joan Batailatzailearen kontu hori aspaldi asmatua zegok! —esan dit lagun batek telefonoz, joan den astean hemen zintzilikatu nuen ohar batez hizketan. Eta egia da: Google-en bilaketa eginda mordoxka dira hiztripu horren adibideak. Arrazoia, ziurrenik, “LL” soinua ahoskatzeko […]

Irakurri

San Joan bataioa

2

Gaur, San Joan eguna: blog honen egilea bere burua bataiatzen ibiliko da Hernaniko kaleetan eta ez du denborarik izango hemen idazteko. Zeremoniak bere denbora eskatzen duenez, pentsatzekoa da asteari geratzen zaizkion egunetan ere ez dela inguruotatik promenatuko.

Irakurri

Ostiralean, txiste artistiko bat

0

Ireki da gortina, azaldu da Arnaldo Otegi arte galerian, eta erosi du lerro hauen ondoan dagoen koadroa. Itxi da gortina. Zertan bilakatuko da koadroa? (Benga, ez da hain zaila, azken aldian denen ahotan dabil…). Horixe! Pollock Subiranista! (Bale, bale, barkatu! […]

Irakurri

At The Drive-In itzuliko direla?

0

Laguna telefonoan: “The Mars Voltak jotzen du Barakaldon, joango gara?”. Nik, aukeran, nahiago nuela taldeko batzuen aurreko banda, At The Drive-In, hardcoreta izaten jarraitzen nuela, baina tira, bueltatuko ez zirenez… Eta joan ginen, ikusi genituen martzianoak, nire aurreikuspen guztien gainetik […]

Irakurri

Rapeatzen katalanen antzera gabiltzala dirudi

1

Aste honetan argitaratu dugu euskarazko rapari buruzko erreportaje bat eta, kasualitate txiki horietako bat izango da, El Temps astekarian honako titularrarekin egin dut topo: “Passes de gegant per al hip-hop en català”. Roger Palà kazetariak At Versaris taldearen A cada […]

Irakurri

Aspertuta hainbeste biopic-ekin

0

Il divo pelikulaz idatzi nuenean, zeharka bota nuen nire iritzia biopic generoaz, baina artikuluaren helburua beste bat zenez, ez nuen gaian murgil egin nahi izan. Eman, ematen du. Konturatu zarete zenbat ugaldu diren azken urteotan? Coco Chaneli eta Notorious BIG-ri […]

Irakurri

Defenda ditzagun fabrikak

1

Nahiz eta kontadoreak garen, eta ez obreroak. Defenda ditzagun halere, ze, inoiz konturatu ez banintzen ere nire herriko paisaia —zure herrikoa ere bai segurutik— izugarri aldatu da azken hamar-hamabost urteotan. The Guardian egunkariko Germaine Greer-en artikulu batek ireki behar begiak. […]

Irakurri

Eman bozka Javier Clementeri

2

Urte sasoi hau iristen da, futbolean kontu gehienak garbituta daude, pilotaz hitz egin nahi ez Aimarrista naizelako, eta pentsatu dut: “Zer hoberik Bilardorekin solasa hasteko, joan den astean Sustrai Colinak Javier Clementeri egin zion elkarrizketa baino?”. Luzatu diot ARGIA, 4. […]

Irakurri

Bihur dezagun Larrabetzu denbora-unitate

0

Titular kriptikoaren atzean borondate sendoa dago: gaurtik igandera Larrabetzun antolatu duten Literaturia-ren potentziala aldarrikatzea. Eta horretarako garrantzitsua iruditzen zait Larrabetzu denbora-unitate bihurtzea datozen urteetan, Durangoko Azoka bihurtu zen era beretsuan. Erran nahi baita: “Durangorako aterako du halakok liburua” entzutean, denok […]

Irakurri

Kortatu talde yé-yé baten bertsioa egiten? Ez, hoax bat da

2

Arrakala Irratijan (eta Arrosa Sareari esker mundu osoan) entzun daiteke Aittitta Raduga irratsaioa. Atzo deskubritu nuen, sarean saltsan, titular batek deituta: “Muguruza anaien yé-yé iragan ezkutua”. Irratsaioan esaten zaigunez (22. minututik aurrera), Kortaturen Zu atrapatu arte kanta 1960ko hamarkadako talde […]

Irakurri

Euskal selekzioari izen berria jartzeko proposamena

3

Inuzentea ni, futbolari buruzko eztabaida bat zelakoan, ez nion arreta handiegirik jarri joan den urteko gabonetan euskal selekzioaren izenarekin sortu zen polemikari. Beranduago, politikaz ari zirela ikustean, gai horri buruz iritzitxo bat, asko formatu gabea, txikia eta zirtzila osatu nuen […]

Irakurri
  • 1
  • 2
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA