Artista “outsider”-ak eta “outside!” aginduak
Prentsari errepaso goiztiar bat ematen aurkitu dut Bruce Nauman aipatu eta aupatu egiten duen artikulu bat. AEBetan Andy Warholez geroztik gehien eragin duen artista, hau, hura eta bestea, datu biografiko asko, besterik gutxi, testuak zuritik baino ez zeukala pentsatuta aldizkaria uztekotan egon naiz, baina hara, parrafo batek harrapatu. Zer zioen? Funtsean Nauman outsider bat dela: 1969an Los Angelesera joan, eta artista gehienek bezala Venice Beach-en bizi ordez, Pasadenan hartu zuela ostatu;...
Read MoreAlbini!
Oso irakurgarria joan den larunbatean Gorka Urbizuk Berrian idatzitako artikulua, kontatzen nola Berri Txarrak taldekoak ibili diren Chicagon, Steve Albiniren estudioan, disko berria grabatzen. Nonbait irakurria nuen Roadrunner zigilura pasatzekoak zirela, baina periodikoa aurrean izan arte ez nuen jakin norekin grabatu behar zuten disko berria. Erreakzioa, gutxi gora behera, titularrekoa. “Albini! –nire kolkorako– Disko hau inportantea izango duk”. Urbizuk aipatzen zuen Nirvanaren In...
Read MoreBenedetti porno
Joan den astean hil zen, baina ez, ez nuen Mario Benedettiri buruz ezer idazteko asmorik, ez baitut inoiz haren poetikaren urmaelean nire burua islatua ikusi, esan nahi duena, beste modu batera, arruntago akaso eta lotsa pixka batekin, ez diodala ezer irakurri, eta behin hil dela jakinda, berandu da Poesía completa horietako bat presaka hartu eta irensteko, ezta? Ez nuen Mario Benedettiri buruz idazteko asmorik, ez. Baina akordatu naiz joan den astean irakurri nuen zutabe batekin, eta...
Read MoreEuropan jokatzearen prezioa
Esan izan dut futbolaz gauza handirik ez dakidala, eta horregatik, astelehena iristen denerako ondo informatuta egotea gustatzen zait, Bilardok bere trikimailu dialektikoekin partida azkarregi irabaz ez dezan. Asteburu osoa pasa dut kirol prentsak hankabaloiaz publikatu duena kutxarilan berotu eta zainetik sartzen. Dosi inportanteenak, noski, asteazkeneko Barça-Manchester partiduarenak. Zer diot nik, partidua: Txapeldunen Ligako finala da, Munduko bi talde handienak buruz buru, Erromako...
Read MoreKilling me softly with this… gun?
Lagun batek “laztan bat jo” lokuzioa asmatu zuen duela urte batzuk, ez dizuet esango zein testuingurutan, bai ordea ez zela biktima humanorik egon. Kontua da berarekin akordatu naizela gaur, blogean idazteko zerbaiten bila France Cadet-en instalazio bat ikustean. Quake 3 Arena bideojokoa da instalazioaren ardatza: jakingo duzunez, jokoaren helburua tiroka parekoaren tripak lehertzea da. Baina, Negu Gorriaken kantak zioen bezala, “hiltzeko era ugari dago”… eta instalazioak modurik...
Read More
Iruzkin berriak