2014-07-07 /
Iruzkinik ez
Argazkia: Axier Lopez (Hebrongo kolonia judutarren aurkako manifestaldia) Testua: Karlos Zurutuza, kazetaria
Laburra bezain zuzena da mezua:
“Okupazioaren kontra”. Hitzok, baina, esanahi soila baina areago doaz. Frantsesez idatzita dago leloa. Frantziarra ote den argazkian okupatzaileei bizkarra ematen diona, ordea, ez dio axola. Baliteke australiarra, errusiarra, kurdua edo kolonbiarra izatea. Baina ez dio axola oraingoan.
“Herrien maitasuna” ei da internazionalismoa. Eskuartean duzun euskarazko ale hau, hain juxtu, maitasun adierazpen hutsa baino ez da. Beste bat.