Argazkia: Komite Internazionalistak (Umeak jolasean Gazako kostaldean) Testua: Jon Maya, dantzaria
Aita berria izatearen keriak izango dira, baina haur parkeei ezberdin begiratzen diet orain. Nire kotxe berriarekin bertatik igaroz, hilabete gutxi barru bertan ikusten dut nire burua. Eta nire lagunek ere bai. Baina, horren aita berri ez direnek abisatu digute: “Hemengo parkeak oso gaizki daude; ez daude estalita. Zer egin behar dugu euria egiten duenean?”. Argazki hau ikusita horretaz oroitu naiz; galdera mordoa etorri zait burura. Zer egin behar dute umeek parkerik gabe? Eta umeek gurasorik gabe? Edota herri batek umerik gabe?… Gure kezka berriz, estalkiak? Parke hau bakarra da Gazan; xumea da, ez du estalkirik, ez dago besterik ondoan… baina etorkizunaren atsedenlekua da. Bertan irri eginez, jolastuz, elkar ezagutuko dute umeek. Bertan haziko da Palestina berria, eta haren ondoan sortuko dute jolasgune berria, parke berria… Bat, eta beste bat, eta beste bat. Eta ez dago jolas parke horiek estaliko dituenik. Gurasoen lana da anaia zaharrenari esatea
guda jolasak ez direla egokiak, hobe daudela ume guztiak parkean. Edo hobe esanda, parkeetan.