Type: Gallery
Osakidetza kolapsatu dute kopako finala galtzeko beldurrez paniko atakeak izan dituzten athleticzale eta realzaleek
“Koronabirusari aurre egiteko prest geunden, honetarako ez”, adierazi du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, Donostiako ospitalea, Basurtukoa eta Gurutzetakoa kolapsatuta geratu ondoren, milaka eta milaka athleticzale eta realzale antsietate atakeekin ingresatu behar izan dituztelako. Bilboko...
Auzapezak kargu erlijiosoak direla uste du Hegoaldeko euskaldunen %92k
Era berean, Jean-René Etchegaray “ezkerrekoa” izan daitekeela sinetsita bizi dira. Horrelako ezjakintasunei aurre egiteko, ARGIAk datorren astean argitaratuko du Ipar Euskal Herriko politika dummientzat gida-liburua, martxoaren 15ean eta 22an egingo diren herrietako hauteskundeetan interesa...
Grafitigile dislexiko magoa
Euskal Irrati Telebatzoki
Koronabirusak Iturgaizek baino boto gehiago lortuko luke apirileko hauteskundeetan
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hauteskundeetako hautagaien inguruko inkesta publikatu du Siatxekor soziologia kabineteak. Alderdien zerrendaburu bakar batek ere ez du herritarren oniritzirik, baina gehienak hamarretik bost puntu lortzetik gertu geratu dira, Carlos Iturgaiz PPko...
“Corona” garagardoa ez dela garagardoa demostratu du koronabirusari buruzko ikerketa batek
Koronabirusak eragin duen izua dela-eta, “Corona” markako garagardoaren salmentak %67 egin du behera mundu osoan, YouGov enpresak egindako ikerketaren arabera. “Datuek ez gaituzte ezustean harrapatu”, azaldu dute zientzialariek. “Harrigarriena da kontsumitzaileak nola ez diren...
Lehen eta orain
Justin Bi…etan jarrai
Estatutu Berriaren bila ari dira erreskate taldeak Zaldibarko zabortegian
EAErentzat erabakitzeko eskubidea aurreikusten zuen estatutu berria Zaldibarko zabortegian lurperatuta egon daitekeela iragarri du aste honetan Eusko Jaurlaritzak komunikatu labur baten bidez. Lakuako gobernuaren arabera, hauteskundeak deitzear zeudenean bota zuten zakarrontzira eta “Euskadirentzat arriskutsuak...