Erne!: Durangon erosiko duzun Pirritx eta Porrotxen diskoa ez da aurtengoa, datorren urtekoa baizik

Aurpegi hau geratu zaie Katxiporreta Enean hutsegiteaz ohartutakoan.

Ezustean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots barre faktoria ospetsuak 2018ko bideoa atera du aurtengo Durangoko Azokarako, 2017koa beharrean. “Ene, hau despistea!”, adierazi du Ekhiñe  Katxiporreta pailazo maitagarrien managerrak, hutsegiteaz galdeturikan. “Badakizu, ekoizpen erritmoa oso handia...

Jarrai-Segi

Euskaltegiak politikariz gainezka abenduaren 3rako entrenamenduak direla eta

“TZ fonema misteriotsu hori” ikastaroan izena eman duten lehen ikasleak.

“Abenduaren 3an egingo dituzten adierazpenetarako praktikak azken unerako uzten dituzte beti, eta holaxe gabiltza egunotan, euskaltegietan kabitu ezinik”, kexatu da HABEko sarreran  gurutzegramak egiten aurkitu dugun atezaina. “Urtero gauza bera”, gaineratzera ausartu da.

Jarrai-Segi

Badator “Brown Monday”: asteburuko ajearen kontrako produktuak merkeago erosteko eguna

Kepa Junkeraren disko berria entzun ostean, Lagun txakurraren irudi hau erabili dute “Brown Monday” kanpainan.

Abendua ate joka dugu eta egun seinalatu horiek kontuan hartuz Euskal Herriko farmaziek eskaintza berezia egingo dute datorren astelehenean. Brown Monday egunean ajeari aurre egiteko produktuak erdi prezioan eskuratzeko aukera izango da. Zenbait pertsona...

Jarrai-Segi

Zerk eragin du Usurbilgo beheraldi masiboa? Hona hipotesi ausartenak

Jaurlaritzako Osasun Sailak Usurbilera bidalitako Panda Antibiruseko langileak, herriko edarietan gauza arrarorik ba ote dagoen aztertzen.

Hainbat egunez komunismoa nagusi izan zen Usurbilen joan den astean, herritarren hesteak arinduz jostatu zen birus bati esker. Batzuek gaitzaren jatorriari azalpena bilatzeko erabili dute  barneak husten eta beste inora joan ezinik bakargelan emandako...

Jarrai-Segi