Hernanin Belen Estebanen panpin bat erreko dute San Juan suan, Altsasuk kendu dien protagonismoa berreskuratu nahian

Azeri dantzari elementu berriak gehitu dizkiote, gaiztoenen zerrendan berriz sartzeko lehian

Hernaniko Udalak kexa formala aurkeztu die Espainiako komunikabideei, azken urteetan Gipuzkoako herri horri buruz apenas hitz egiten dutelako eta aldiz, ia egunero Altsasuri buruzko albiste edo erreportajeren bat publikatzen dutelako. “Dena ez da Altsasu”...

Jarrai-Segi

Jaurlaritzak galdetu du AHTren inauguraziorako Berri Txarrak libre ote dagoen

Inaugurazio-ekitaldirako leloa eta kartela zabaldu ditu Jaurlaritzak.

Eusko Jaurlaritza lanak aurreratzen ari da AHTren inauguraziorako. Ekitaldi handi bat antolatu nahi dute, koloretako globoekin eta kontzertuekin; eta EAEko Gobernuko iturriek Beranduegiri baieztatu diotenez, dagoeneko kontsultatu dute Berri Txarrak taldearen agenda inaugurazio egunean...

Jarrai-Segi

Motozerren sektorea bultzatzeko diru-laguntza bereziak emango ditu Jaurlaritzak, Saudi Arabiako eskari handia ikusita

Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburuak iragarri duenez, motozerren sektorea indartzeko asmoa dauka EAEko Gobernuak. “Ikusi dugu azken asteetan mundu mailako merkatua ikaragarri hazi dela, Saudi Arabiak egindako eskariaren ondorioz”, esplikatu du Tapiak....

Jarrai-Segi

“Ran rober ran popopopo” Borja Semperren amonari esker jaio zen

Barbara eta Borjaren belarria euskararen aldeko herri bazkari batean.

Hala kontatu du Barbara Goenaga aktoreak El Correon, Euskaraldia sustatzeko diru-laguntzak baliatuz, gaztelania jatorrean plazaratutako elkarrizketan. Goenagaren amamak “Txoria Txori” serbileta batean idatzi zuen bezala, Borjaren amonak, txikitan, Intxaurrondoko ate irekien egunera eraman zuen,...

Jarrai-Segi

Lin Ton Taunek kalte-ordainak eskatuko dizkie beraiek iraindu ondoren Berri Txarraken MTVko kontzertua txalotu dutenei

Gorka Urbizu MTVko kontzertura dei eginez.

Lin Ton Taun taldeak komunikatu baten bidez iragarri du epaitegietara eramango dituztela Micro diskoa multinazional batekin publikatzeagatik iraindu zituzten pertsonak. “90eko hamarkadan gu saldutzat jo gintuzten askok txalotu dute orain Berri Txarrakek MTVren kontzertuan...

Jarrai-Segi