Category: Sex gara gu?

Xvideos.com euskaratzeko sinadurak biltzen hasi dira euskalgintzako bakarjoleak

Ekimenari atxikimendua adierazi dio nazioarteko hainbat adituk. Horietako bat da Tom Hanks.

Disney Plus plataforma euskaratzeko zenbait gurasok abiatu duten bidetik, Xvideos plataforma ere atzerriko hizkuntzetan bakarrik ikus daitekeelako kexu agertu da Kopulazio Autonomoa Normalizatzeko Plataforma Arabar Independentea (KANPAI). Sinadurak biltzen hasi dira Internet bidez, Euskal...

Jarrai-Segi

AZKEN ORDUKOA: Leloak aldatzeko castinga deitu du Hazte Oír-ek

Autobus berriturako diseinu batzuk prestatu dituzte. Hau da abortatu dutenetako bat, apaizek ez dituztelako bereizten neskak eta mutilak.

“Ez zaizkizue gure leloak gustatzen? Ederto ba, Jainkoaren laguntzaz zuzendaritza talde osoa aldatuko dugu”, adierazi du Hazte Oír fundazioak agiri batean. Hala, “Zakila bazara, ez zara alua, eta alua bazara Hazte Oír-ekoa izan zaitezke”...

Jarrai-Segi