Category: Nabarroa

Sanferminetan “momentiko” hitza aipatzea debekatuko dute, aniztasun lexikoa babesteko

  • beranduegi2
    "Momentiko" hitza gehiegitan esateak alkoholak baino kalte handiagoa egiten duela gogorarazi dute agintariek.

Iruñeko Sanferminak hasi aurretik udalak argitaratu duen ordenantza bati esker, historian lehenbiziko aldiz aniztasun lexikoaren aldeko neurriak hartuko dira Euskal Herriko festarik ezagunenean: “momentiko” hitza esatea debekatu du udal gobernuak eta oposizioko taldeek ere...

Jarrai-Segi

Iruñeko Udal berriak Estafeta kaleari “La Manada pasealekua” izena jarriko dio

  • 54-1

Enrique Maya buru duen Iruñeko Udal berriak iragarri du izena aldatuko diola Estafeta kaleari, izenaren amaierako hiru letrek “konnotazio bilduetarra gehiegi” dutelako. “Gure hiriaren benetako izaerarekin zerikusi handiagoa duen izen bat nahi dugu: La...

Jarrai-Segi

NASAk dio bizitza inteligentea aurkitu duela Maite Esporrinen buruan

  • 54_01Esporrin

“Oraindik lan hipotesi bat da eta ezin dugu ezer guztiz ziurtatu, baina baliteke orain arte mortua zirudien eremu horretan zerbait bizirik egotea”, adierazi dute NASAko bozeramaileek aste honetan publiko egin duten ohar batean. Iragarpenak...

Jarrai-Segi

Maravillas gaztetxea Erorien Monumentuan birkokatzea proposatuko du Nafarroako Gobernuak

  • 54_01

Maravillas gaztetxea hustu eta berriz okupatua izan ostean, “egoerari 180 graduko bira emango dion proposamena” aurkeztuko du Uxue Barkosen exekutiboak: gaztetxea birkokatzea, Erorien Monumentuan. “Uste dugu aukera ona dela: Maravillas berriak lorategia edukiko luke...

Jarrai-Segi

Entzierroa lurretik bueltaka osatu du Neymarrek

  • 54_01

Txupina lehertzean erori da lurrera Neymar futbolari brasildarra, entzierro guztiak aurrealde-aurrealdean hasten dituen burusoil txikitoak belarrira putz egin eta gero. Santo Domingon gora larri  ibili da, zezen gorrixkaren adarrak bizkarrean, baina tinko eutsi dio...

Jarrai-Segi

Manifestazio euskarafoboan zeuden lau katuetako bat zortzi bider hil eta berpiztu da

  • 54-2
    Felix Guiskas (argazkian, txalekoarekin), eskuan duela Gokuk oparitu zion makila magikoa.

Katuek zazpi bizitza ez baizik eta gehiago dauzkatela erakutsi du Felix Guiskas funestarrak, euskararen kontra Iruñean egindako manifestazioan parte hartu zuen felinoak. Baskoiak menderatzen saiatu zen bisigodoetako bat izan zen lehendabizi, hil eta berpiztu...

Jarrai-Segi

Mahal Dugu izenarekin, Nafarroako Podemosen eszisio bat jogurtak egiten hasi da

  • 54_02mahal-dugu
    Mahal Duguko bi kide hurrengo hauteskundeetarako formula prestatzen.

“Politika berria ezinezkoa da parlamentuan, oinarrietara itzuli nahi dugu”, esplikatu du Rafa Pastoral Nafarroako Podemoseko kide ohiak. Beste zenbait kiderekin batera (tira, bere lehengusu batekin) alderdi moretik banandu da eta erakunde propioa sortu: Mahal...

Jarrai-Segi

Entzierroetan zezenak Diario de Navarra-rekin jotzea debekatzeko eskatu dute, tratu ankerra delakoan

  • 54_01Diario
    Gutxigatik ez zen gola izan.

Zenbait talde animalistak irmoki gaitzetsi dute sanferminetako entzierroetan zezenak xaxatzeko Diario de Navarra erabiltzea. “Paragrafo bakoitzean Aldaketaren Indarren aurkako gezi bat du egunkari horrek; abere gizajoek sekulako mina hartzen dute pozoidun dardook beren larruan...

Jarrai-Segi

Txerriki ekoizleak haserre: “Nekatuta gaude gure produktuak politizatzeaz”

  • 54_02

“Esku luzeko politikariak irudikatzeko txorizoaren irudi noblea zikintzea nahikoa ez eta orain hau”, kexatu da Nafarroako Txerriki Ekoizleen Konfederazioko Iñaki Urdengarin, larunbatean Iruñean egindako manifestazio ez-nazionalistaren ostean. Haserrearen arrazoia izan da manifestarietako batek, falangeak...

Jarrai-Segi

Nafarroako Jauregiko ereinotz koroa ordezkatzeko ideia lehiaketa hasi da

  • ereinotz
Jarrai-Segi