Category: Indepentzia

EAJren independentziarako plan ezkutua: Espainia apurka zatitu dadila, “Euzkadi bakarrik geratu arte”

Iñigo Urkullu disimuluz Rajoyri bostekoa ematen, “kar kar, gure plana ezagutuko bazenu…” maltzurki pentsatzen ari den bitartean.

“Kataluniak irekiko du bidea, eta haren ondotik banan-banan bereiziko dira autonomia erkidego guztiak, Euzkadi bakarrik geratu arte Espainian; horra independentzia, esfortzu handirik gabe”. Esaldi horrekin hasten da Euskadi askatzeko EAJren bide-orri hiper-sekretua, Beranduegiko ikerketa...

Jarrai-Segi

Euskal Herria eta Katalunia independentziatik %3 gertuago, Ibarretxe eta Mas elkartu ondoren

Solasaldiaren ondoren ‘enterprise’ kontuez aritu ziren Ibarretxe eta Mas.

Geldiezina da prozesua: Juan Jose Ibarretxek eta Artur Masek lideraturik, Euskal Herria eta Katalunia beren etorkizuna erabakitzera doaz analista zentzudun guztien arabera. Adituek diotenez, gako nagusi batek eman dio sinesgarritasuna independentismo berri honi: bi...

Jarrai-Segi

Independentziara zihoan familia katalan batek trafikoa eten du gasolina gabe geratu ostean

Familiako burua restop bateko komunera sartzeko ilaran.

Familia Bartzelonatik abiatu zen 2012ko irailean, bainujantzi, kubo, pala eta eguzkitako betaurrekoekin, oporren amaiera independentzian pasatzeko asmoz. Bi haurren ametako batek kontatu  duenez, umeak “noiz iritsiko gara?” galdezka hasi ziren handik bi urteko Diadatik...

Jarrai-Segi