Category: Gelzaleak

EAJren independentziarako plan ezkutua: Espainia apurka zatitu dadila, “Euzkadi bakarrik geratu arte”

  • rajoy urkullu
    Iñigo Urkullu disimuluz Rajoyri bostekoa ematen, “kar kar, gure plana ezagutuko bazenu…” maltzurki pentsatzen ari den bitartean.

“Kataluniak irekiko du bidea, eta haren ondotik banan-banan bereiziko dira autonomia erkidego guztiak, Euzkadi bakarrik geratu arte Espainian; horra independentzia, esfortzu handirik gabe”. Esaldi horrekin hasten da Euskadi askatzeko EAJren bide-orri hiper-sekretua, Beranduegiko ikerketa...

Jarrai-Segi

Lilian Tintorik dio atzemandako dirua Anasagastiri peluka bat pagatzeko zela

  • 54_02
    Mariano Rajoyrekin izan zuen bilerara argudioz beteta agertu zen Tintori.

Venezuelako Gobernuaren aurkari ezaguna 200 milioi bolivar aldean zituela gelditu zuen poliziak, baina lehen momentutik ukatu du diru horrekin legez kanpoko ezer ordaindu nahi zuenik. Eztul pixka batekin zebilen amonari ziropa erosteko behar zuela...

Jarrai-Segi

Euskadiko biztanleria osoa Antartikatik bereizitako icebergera eramatea proposatu du EAJk

  • 54_01
    Izeberga bereizi aurretik, Kutxabankek publizitatea jarrita zuen badaezpada ere.

Estrategia politikoa errotik aldatzea deliberatu du Euzkadi Buru Batzarrak. Hona Beranduegiren erredakziora igorri duten agiria: “Euzkotarrok askatasuna lortzeko bide arinena ez da gure asaben lur maitea Espainiatik aldentzea, baizik eta dagoeneko aldenduta dagoen lurralde...

Jarrai-Segi

Ertzaintzak jarri dizun trafiko isuna ETAren errua da Beltran de Herediaren arabera

  • 54_01-beltran
    Beltran de Heredia besteen tokian jartzeko ahalegin betean murgilduta.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun saileko buruak adierazi du arrazoia daukazula, kotxea ondo aparkatuta zeneukala, baina gogoratu behar dela nondik gatozen eta multa jarri dizun ertzaina ez dela libre sentitu urte askoan isunak jartzeko, terroristen presioen...

Jarrai-Segi

Euskal hipsterren artean modan jarri da “Ortuzar orrazkera”: alboetan luze eta buru gainean motz

  • 54_02
    Moda berriaren arrakasta ikusita, orraze bereziak merkaturatu dituzte.

“Mundu guztiak berdin mozten du ilea gaur egun: alboetan motz eta buru gainean luze. Orrazkera hori oso mainstream bihurtu da eta nik beste zerbait nahi nuen”, azaldu dio Yeray Josu Etxaundigoitia gazte bilbotarrak bere...

Jarrai-Segi

Sinboloen legea aplikatuko diete Ordizia eta Laukizko udalei

  • 54_03_Orlaukiz
Jarrai-Segi

Beatriz Artolazabalek dio 650 eurorekin Louis Vuitton poltsa bat eros daitekeela eta ez kexatzeko

  • 54_01

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburuak berriz esan du hilean 650 euro aski direla “bizimodu duina” egiteko. Egin dizkioten kritikei erantzunez, argudio ekonomikoak jarri ditu mahai gainean: “Bigarren eskuko Louis Vuitton poltsak eros...

Jarrai-Segi

Bertin Osborne EAJko kide egin da eta ez du diferentziarik nabaritzen

  • 54_01_PP-PNV

EAJ eta PPren arteko akordioa ondorio harrigarriak eragiten ari da: EAEko biztanleen ongizatea betirako ziurtatzeaz gain (lixto Miren, hemen dago diru-laguntzak jasotzeko eskatzen zenigun esaldia), transfugismoa nagusitzen ari da historikoki PPren orbitan ibili diren...

Jarrai-Segi

Eneko Goiak Bulebarrean jarraitzen du Korrikaren lekukoaren zain

  • 54_01

“Seguru berriz pasako direla, niri esan zidaten lekukoa hemen hartuko nuela eta hemen hartuko dut”, adierazi du Eneko Goia Donostiako alkateak apirilaren 13an, Donostiako Bulebarrean, kazetariek galdetu diotenean ea zergatik ez den itzuli bere...

Jarrai-Segi

Euskal Herria eta Katalunia independentziatik %3 gertuago, Ibarretxe eta Mas elkartu ondoren

  • 54_02-masIbarretxe
    Solasaldiaren ondoren ‘enterprise’ kontuez aritu ziren Ibarretxe eta Mas.

Geldiezina da prozesua: Juan Jose Ibarretxek eta Artur Masek lideraturik, Euskal Herria eta Katalunia beren etorkizuna erabakitzera doaz analista zentzudun guztien arabera. Adituek diotenez, gako nagusi batek eman dio sinesgarritasuna independentismo berri honi: bi...

Jarrai-Segi