Jose Luis Quintas EAEko osasun sailburuordeak seriotasun osoz iragarri bezala, Benidormen topatu dituzte desagertutako aitona-amonak. Ruzafa kaleko Batzokian daude bahituta. Lau urtean behin baino ez dituzte ateratzen handik, hurbilen duten hauteslekura joateko besterik ez,...
Category: Gelzaleak
Lodifobia jeltzalea Azpeitian
Txertoen zulo bat desmantelatu dute Gurutzetako Ospitalearen inguruetan
Zortzi kilo txerto eta zenbaitzuren azal lodia ezkutatzeko moduko 1.824 maskara zeuden Gurutzetako Ospitale aurreko sasi batzuen artean ezkutatuta. Bakearen Artisauek eman dute armategiaren kokapenaren berri: “Ospitaleko sarrera nagusitik 300 metrotarat edo bestela esanda...
Pfizer txertoa hartu dutenen %99k EAJ bozkatuko du datozen hauteskundeetan
Gainerako %1ak adierazi du bigarren txertoa hartzean erabakiko duela bozka nori eman. Pfizer txertoa hartu duten 23.147 herritarrek lehendik ere bazuten EAJren karneta –LABIkoei gezurra esan zien oñatiar batek salbu–, baina hori “kasualitate hutsa”...
Ostalarien aldarrikapenekin bat egin du EAJk eta diru-laguntza bereziak eskatu ditu Batzokientzat
“Inork ez du hitz egiten pairatzen ari garenaz, baina egoera oso gogorra da: diru-laguntza gehiago eman behar dizkigu Jaurlaritzak”, adierazi du Andoni Ortuzar EAJko presidenteak igandean Deia egunkari guztiz independentean. 100 Batzoki baino gehiago...
Koronabirusak EAJren militantzian sarraskia eragin du, Alderdi Egunean ikusi denez
EAJk ofizialki zabaldu duenez, aurten ez da Alderdi Egunik ospatu COVID-19aren aurkako neurriak direla-eta. Kauldi Ibinarriagabeitia alderdikideak Beranduegiri azaldu dionez, ordea, jeltzaleek ohiko moduan ospatu dute aurten ere alderdiaren jaia, baina oso jende gutxi...
Geltzaleak
Benidorm (Gipuzkoa)
EAJk bateria berria jarri dio Iñigo Urkulluri, hurrengo legealdian gutxiagotan kargatu behar izateko
Jeltzaleek azaldu dutenez, hauteskunde gauerako beste hobekuntza batzuk ere eginak zizkioten Alonsotegiko prototipoari, adibidez, kantatzeko aukera eman dion aplikazio berria.
Kantabriak Euskal Autonomia Erkidegoko probintzia izateko eskaera ofiziala egin du
Adituek nabarmendu dutenez, urrats logikoa da, kontuan izanda geroz eta diferentzia gutxiago dagoela bi erkidegoen artean Iñigo Urkulluren hizkuntza-politikari esker.