Pancho Juarez, Tenoch García eta Rodrigo Zelayetarentzat aste berezia izan da hau: Mexiko DFko euskaltegian lehenbiziko klaseak hartzen hasi dira. Urtebetean euskaraz kantatzeko gai izatea da hiru mariatxi hauen helburua. “Nola ez dugu ba...
Category: Euskal tedespista
ETBk eguraldiaz bakarrik informatuko du aurrerantzean kate guztietan
Aldaketa historikoa iragarri du Euskal Telebistak euri-denboraldia hastearekin batera: kateen orain arteko antolaketa bertan behera geratuko da eta aurrerantzean 24 orduz eguraldiaz bakarrik informatuko dute. Maite Iturbe EITBko zuzendariak azaldu duenez, “euskal gizarteari zerbitzu...
Hedabideen eta politikarien arreta eskuratzeko, langabetuak Bartzelonako kontainerrez mozorrotuko dira
“Konturatu gara gizartearen sentsibilitatea aldatu egin dela eta gure estrategia horren arabera moldatu behar dugu”, azaldu du zure auzoko langabetuen batzordeko bozeramaileak, Lanbideko ilaran kontainerrez mozorrotuta agertu eta jendea galdezka hasi zaionean. “Ikusi dugu...
FaceApp-en filtroak erabilita ere, Xabier Usabiagak betiko itxura bera mantentzen du
ETBko kazetariak pasa den asteburuan deskargatu zuen FaceApp aplikazioa, baina selfie bat eginda zahartzeko filtroa pasa zionean, argazkia ez zen batere aldatu. Gaztetzekoa pasa zion ondoren, eta argazkia berdin geratu zen. “Tramankulu hau ez...
Arantza Tapiak aurkeztuko ditu ETBko albistegiak, emaitza bera baliabide publiko gutxiago gastatuz lortzeko
Eusko Jaurlaritzak aste honetan iragarri dituen neurrien artean, askok espero zuten erabaki bat dago: Arantza Tapiak aurkeztuko ditu aurrerantzean ETBko albistegiak, bai euskaraz, bai gaztelaniaz. “Dagoeneko Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburua minutu gehiago agertzen...
Iparraldearen oreina
Maduro Venezian egiten ari dena “super gaizki” iruditzen zaio Gazteako esatari bati
“Veneziako diktadura” egiten ari den basakeriak ikusita, ezin duela gehiago isilik egon erabaki du Gaztea irrati-formulako Garazi Mondragon esatariak eta asteleheneko Dida Gaztea saioan Nicolas Maduroren kontra hitz egiteari ekin dio. “Osea, diktadore bat...
Andaluziako putzu batera bota dute Zubietako Erraustegia, ETBk gaiaz informatzen ote duen ikusteko
Malagako herri bateko putzura erori zen haurrari buruz Euskal Telebistak eman duen informazio kantitatea ikusirik, Gipuzkoako Erraustegiaren aurkako mugimenduak erabaki du Zubietakoaren ezaugarriak dauzkan erraustegi bat Andaluziako putzu batera botatzea. “Beste bide guztiak jorratu...
Ur Handitan saioan elkarrizketatu eta negarrik egin ez duen pertsona bat aurkitu dute EHUko ikerlariek
EHUko Komunikazio Zientzien Fakultateko Nor-Nori-Nork ikerketa taldeak ezusteko aurkikuntza baten berri eman du prentsaurreko batean: Ur Handitan saiorako elkarrizketatu eta negar egin ez duen pertsona bat aurkitu dute. “Hasieran ez genuen uste posible zenik,...
EiTBren inkesta baten arabera, EAJk irabaziko ditu hauteskundeak datozen 50 urteetan
EAJk irabaziko ditu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hauteskundeak datozen 50 urteetan eta gainera boto-asmoan gorantz egingo du etengabe, EITBk Gizakerbeltz ikerketa zentroari eskatutako inkestaren arabera. Kate publikoak iragarri du inkestaren emaitzak esplikatuko dituela datozen...