Category: Denok gara ETA

Hernanin Belen Estebanen panpin bat erreko dute San Juan suan, Altsasuk kendu dien protagonismoa berreskuratu nahian

  • 54_01
    Azeri dantzari elementu berriak gehitu dizkiote, gaiztoenen zerrendan berriz sartzeko lehian

Hernaniko Udalak kexa formala aurkeztu die Espainiako komunikabideei, azken urteetan Gipuzkoako herri horri buruz apenas hitz egiten dutelako eta aldiz, ia egunero Altsasuri buruzko albiste edo erreportajeren bat publikatzen dutelako. “Dena ez da Altsasu”...

Jarrai-Segi

ETA: “Edonor izan daiteke terrorista, ez zuen zentzurik jarraitzeak”

  • 54_01
    ETAko kide bat Suitzako Henri Dunant zentroko kideekin.

Halaxe dio hitzez hitz Suitzako Alpeetatik ETAk Beranduegiko erredakzioari bidali dion komunikatu laburra: “Katalan gogaikarri horiek daude, rap kantari are gogaikarriagoak, poliziak seinalatzen dituzten irakasleak, pitokeriak idazten dituzten txiolariak, parrandazale sakandarrak, futbol taldeetako hooliganak,...

Jarrai-Segi

Urkulluk argitu du Euskotreneko agerraldia ez dela Patxi Lopezen plagio bat, omenaldia baizik

  • 54_02

Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak Donostiatik Hendaiako ibilbidea egin zuen Euskotrenen, Kanboko nazioarteko bake-topaketara joan beharrean. Horrek eragin dituen kritikak ikusita,  Urkulluk azalpenak eman ditu: “Batzuek Patxi Lopezekin konparatu egin naute, ETAren erabaki garrantzitsuaren egin…...

Jarrai-Segi

Amatiñok bere burua flajelatu du Intxaurrondoko kuartelean, Altsasuko gazteei “gauzak nola egin” irakasteko

  • 54_01
    Groucho Marx 1962ko inauterietan, Amatiñoz mozorrotuta.

Luis Alberto Aranberri Amatiñok zeresana eman du berriz ere. Joan den astean Altsasuko gazteak pare bat hilabetez Guardia Zibilaren kuarteletan sartuko lituzkela esan ondoren, “ez egonean  egoteko, oheak egin, platerrak garbitu eta erratza pasatzeko...

Jarrai-Segi

ETAren amaiera Eguberrietan ez gertatzea kritikatu dute Euskal Herriko koinatuek

  • 54_02

“Oso gai ona zen Eguberrietako afarian eztabaidatzeko”, esplikatu du zure koinatuak prentsaren aurrean egindako adierazpenetan. “Nola utziko dute orain, bazkari familiarrik ez dagoen momentu batean?”. Zure koinatuak azaldu duenez, berak badaki nola bukatu beharko...

Jarrai-Segi

Millennial Carrero

  • 54_04
Jarrai-Segi

FARCen bidetik, kirol talde bihurtzea erabaki du ETAk

  • 54_01
    Lehen entrenamenduetan ETAren defentsa gogorra nabarmendu dute ForoCocheseko kirol adituek.

Izena aldatzeaz batera futbol taldea sortuko duela iragarri du FARC gerrilla ohiak, eta horrek inbidia sortu du nonbait. “Kolonbiako bake prozesu eredugarriaren ispiluari begira, lan ildo berria irekitzea deliberatu dugu: kirola”, dio ETAk Beranduegiri...

Jarrai-Segi

Euskal Herriak historikoa izango ez den egun bat biziko du ostiral honetan

  • 54_02
    Egitarauaren barruan zazpi orduko mannequin challengea dago

“Egun normal bat” izanen dela azaldu dute antolatzaileek eta herritarrei eskatu diete etxean gelditzeko, ahal dela, telebista ikusten eta poltsako patatak jaten, zangartean hazka egin bitartean. “Joan den asteburuan Baionan ETAren armagabetzean parte hartu...

Jarrai-Segi

ESKLUSIBA: ETA jolas-parke baten bidez desarmatuko da

  • 54_01-etasep
    Punteria onena erakusten duenak eskuz egindako oroigarri hau eraman dezake etxera

Espekulazio asko egin diren arren, konfiantza handiko iturriek Beranduegiri baieztatu diotenez, “Azken kartutxoland” parke tematikoa instalatuko dute Baionan apirilaren 8an, eta azpiegitura horren bitartez burutuko da ETAren desarmatzea. Jolas-parkeak munduko paintball zelai handienetakoa izango...

Jarrai-Segi

ETArentzat armak erosteko crowdfundinga abiatu dute

  • 54_01-eta-armak
    Jostunen elkarteak kezkatuta agertu dira lanbidearen izen ona ETAren armagabetzearekin nahastu izanagatik.

Arma suntsiketari Espainiak eta Frantziak ipintzen dizkioten trabak ikusita, kontrako bidea hartzea erabaki du bake prozesua azkartu nahi duen herritar talde anonimo batek. “Ea horrela asmatzen dugun”, azaldu dute Beranduegiri esklusiban igorritako agirian.

Jarrai-Segi