Bidasoan magufoak arrantzatzeko sasoia zabaldu eta bi egunera erori da lehena. Langileen Egunean arrantzatu dute lehenbiziko, 2021eko sasoiko lehen dudazionista, ia laurogeita zortzi kiloko pieza, Onin errekan. Petrilera igo eta ibaiak sakonera gutxi duen eremu batean harrapatu dute, hondoa laua ote zen egiaztatzen ari zela. Maskara ukalondoan eta “5G satanas, birusa estatua da!” oihuka atera du uretatik argazkiko mutikoak, seminariotik irten berritan. “Banekien, alarma egoera amaitzera doala-eta, jende asko hurbilduko zela ingurura piknik egitera. Amuan ‘Txertoak ekarriko du normaltasuna’ idatzi eta minutu gutxira atera du burua lehenbizikok”. Honezkero jatetxe eta txiolari askok adierazi dute pieza erosteko interesa; tartean dira Ana Galarraga eta Felix Zubia afirmazionista ezagunak.