“Istripuak saihesteko agian ez da pertsonarik onena, baina kopazoei uko egiten parekorik ez duenez, Marcelino Garcia fitxatu dugu”, adierazi du Jaurlaritzako Trafikoko buru Jon Tubarrok. “Gidari noanean koparik ez dut hartzen nik, eta autotik at ere saiatzen naiz ingurukoek ere ohitura sano bera mantentzen”, azaldu du Sevillatik bueltan Toralek. Loiun lur hartu duen espedizio-kideen artean Jon Maia ere bazegoen. Athletic-eko propaganda ministroak itxaropen mezua zabaldu du: “Itsasoak eta basamortuak bat egiten duten zeruan zaude, mila ilargiren eguzkipean, oh Athletic, garai lanbrotsuetan borrokan, garena izatea garaipen goren. Enbor beretik sortuko dira zuhaitz gabarra gazteak. Eup!”. “Euchi!” erantzun dute ozen Portu murtziarrak, Isak suediarrak eta Januzaj bruselazak “euskal anaiekin elkartasunez”, Atheltic-en bigarren porrota eurena balitz bezala sufritu duten gipuzkoar guztien izenean.