LABIk ateratako azken gida-lerroetan jasoa dagoenez, apirilaren 1etik 5era apaizek eta mojek soilik bidaiatuko ahal izango dute erkidego batetik bestera. Baita Jonan Fernandez fede-gizonak ere, azken urteotan izan dituen 38 lanpostu publikoetan bildu eta soberan geratu zaion ogia eman diezaien gosez diren pertsona guztiei. Gainerakoak, hausnarketa-prozesu erlijioso batek eskatzen duen moduan, etxean sartuta pasa beharko dituzte bost egun, ahalik eta umiltasun handienean Josukristoren nekaldia eta piztuera ospatzeko. Beranduegiri adierazi digutenez, honezkero hiru bat herritan ikusi dituzte apaiz multzoak footing egiten ume eta nerabeen eskolen bueltan.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Enarak goizean txio txioka, eguraldi ona
-
Eneko says:Zertara dator amaieran GKSren txantxa merke hori? Egin zenezaketen barre Ernaietaz...
-
BOST MINUTUKO IKASTAROA! Tildea erdal izenetan (zuzenketa) / Beranduegi / Dupla, Itziar Ituño | Eskolaegunezegun says:
-
BOST MINUTUKO IKASTAROA! Betiko, betirako / Anjel Lertxundi / Beranduegi | Eskolaegunezegun says: