“Bilbo mapan kokatzea eta ostalariak laguntzea da gure lehentasuna”, adierazi du Juan Mari Abortu alkateak, “eta horretarako guztiz beharrezkoa da 2027an hemen egitea Antartikoko izotz gaineko maratoia eta Saharako gamelu lasterketa”. Urtero-urtero 17 milioi ikusle biltzen dituzte bi txapelketa horiek, eta Bilboko Udalak egindako kalkuluen arabera, 170 milioi euroko inpaktu ekonomikoa eragingo dute hirian. “Diru horrekin petankan aritzeko makro-zelai bat eraikiko dugu hiri erdian, eta hara iristeko autopista bat, autobia bat, errepide bat, zubi bat, metroko linea berri bat eta AHTko geltokiarekiko lotune intermodala. Finean, herritarrak aspalditik eskatzen ari direna. Eta ziur diru apur bat sobratuko zaigula Gurutzetako ospitalean litxarreria makina berria jartzeko. Denok irabaziko dugu”.