Espainian –eta hurbilago ere bai– jendeak jaramonik ere egiten ez dietela ikusita, Espainiari “Al-Andalus zenaren lurraldea” deitu dion kosovarra (hango futbol federazioko artista) fitxatu du Gure Esku ekimenak. “Hiztegia eraberritu beharra geneukala ikusi dugu, gure aldarrikapenak aintzat hartzea nahi badugu. Horregatik kontratatu dugu Amir Rashika laguna, ea sare sozialen bidez antolatu dugun iraultza lasaia pizten laguntzen digun”, azaldu digu Amalur Alvarez GEkideak. “Dena den abisatu diogu e, euskaldunon estiloa ez dela hainbeste konfrontazioarena, elkar ulertzearena baizik. Guk The Basque Oihu Isila deitu dugunaren bidetik, alegia. Ulertu du ez dugula nahi inor haserretzerik, eta hor gabiltza, polarizaziorik gabeko mezu tope wuapuak eta koreografia batzuk prestatzen”. Aurreneko lana jarri diote jada fitxaje kosovarrari: “Lipdubetik TikTokera, euskal gazteria nola engaiatu erabakitzeko eskubidera XXI. mendean” txostena idazten hastea.