Jose Luis Quintas EAEko osasun sailburuordeak seriotasun osoz iragarri bezala, Benidormen topatu dituzte desagertutako aitona-amonak. Ruzafa kaleko Batzokian daude bahituta. Lau urtean behin baino ez dituzte ateratzen handik, hurbilen duten hauteslekura joateko besterik ez, eta armadun gizonen zaintzapean betiere, bidean despistatu eta Casa del Pueblo batean sar ez daitezen, atean zain egoten diren putreen “Pasodobleak + txupitoak 3×1” afixek erakarrita. 800ek datorren astean jasoko dituzte txertoak ertzainekin amaitu bezain pronto. “Segituan, Castroko 4.637 ertzainak baino ez zakigu falta”, azaldu du Osasun sailburuordeak. “Gero aiton-amonak berriz Batzokian sartuko ditugu, 2024ra arte. ETBSat ikusten pasa dezatela denbora, Patxi Alonsoren lehiaketa adibidez, eta ez jendea gauza sakonez pentsaraztea eramaten duten programa polarizatzaile horiek. Eeee, txipiroi, non dago Luis Angel Garrido?! Atera beste carajillo bat!”.