Game Erauntsia, Gu ere Bai! eta Hamaika Telebistak antolatuta, “FIFA21 Euskal Liga” txapelketa jokatuko da datozen asteetan PlayStationean. “Euskal selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatuko dugu lau haizetara, etxeko txokotik mundu zabalerat”, azaldu du Fri1521ki gamer profesionalak baikorkiro. “Are gehiago, jokalariek sartutako gol birtual bakoitzarekin pauso bat emango dugu Euskal Herriaren independentziarantz”. Finala apirilaren 4an jokatuko da, Aberri Egunean, Hamaika Telebistaren chiringuitoan, bi zaleturen begiradapean, bezperan Espainiako ereserkia eta Erregea protagonista izango dituen Koparen finala jokatu eta gero. Gauza bat delako liga propioa jokatu nahi izatea PlayStation-arekin jo ta su, eta beste bat gure taldeak ikusi nahi izatea benetako Futbol Ligatik kanpo lehian.