Aspaldi honetako polemikarik entretenigarriena eragiteagatik, eta Aitor Bizkarra moduko fuertepentsalariak berriro Twitterreko mundu zoragarrira erakartzeagatik, ARGIAk erabaki du 2021eko Merezimendu Saria ematea Chill Mafia gazte mugimenduari. “Jaun ta Jabe-z geroztik ez da egon hain komedia onik parajeotan, euskaraz sortua euskaldunentzat”, azaldu du epaimahaiko kide batek: “Emakumeek*, kultur eragileek**, euskalgintzak***… Gure mundutxoan nor den orok esan du zerbait gaiari buruz, ezer ez esateko baldin bada ere. Izan 15 urteko gazteek zein 35 urtetik gorako paternalistoek, denak egurrean. Fenomenoa saritu beharra zegoen bai ala bai”. Garaikurra pozik jaso dute Chill Mafiakoek: “ARGIA Saria ze ostia duk hori! Gu pozik euskal musika astindu badugu, sabes? Hortik aitzinerat gertatua guri dizerdigu izugarri baina perreoa maite duen Kattalin Miner ere urduri jarri dugu asike de putamadre. Gu beti prest iraultzarako pues palante jotake putos viejos ze ari gara zuekin denbora alferrik galtzen”.