Donostian olatu artifizialeko surf park bat eraikitzeko ideia berritzaileak kitzikaturik, Urkiolako santutegi inguruko belardietan belar artifizialeko belardi estaliak eraikiko dituztela jakinarazi dute Abadiñoko Udalak eta Bizkaiko Diputazioak. “Mendira doazen pertsonek aukera izan dezaten urte osoko egun guztietan txangoak lasai antolatzeko, eguraldiaren menpe egon gabe”, Joxepor Landa ingurumen diputatuak jakinarazi duenez. Eliza aurreko harri koxkorra kendu eta haren lekuan zementu bloke bat jartzeko asmoa ere agertu dute, “Euzkadiren irmotasuna” hobe islatzen duelakoan. Edozer gauzaz xixtran aritzeko joera duten ekologisten kexen aurrean, diputatua argi mintzatu da: “Ingurumenarentzat kaltegarria? Askoz ere kaltegarriagoa litzateke parajeotan 17 etxebizitza-bloke eta bi kirol-portu eraikiko bagenitu!”.