Gehiengo zabalak euskal estatu independente baten aldeko botoa emango luke bigarren Naziometroaren arabera. Lehenbizikoak emandako emaitza positiboak ikusirik, “inkesta zehatzagoa” egin dute urtea bukatu baino lehen. Oraingo honetan, herritarrei galdetu zaie ea baiezko botoa emango luketen adostutako erreferendum baten bidez egingo balitz eta balizko euskal estatu independenteak hilean 2.500 euroko soldata unibertsala bermatuko balu, gehi Euskal Herria covid gabeko munduko lehen estatua izatea lortuko balitz. Herritarren %65ek adierazi du baldintza horietan baietz, indepe zateko prest dagoela. “Sumatu dugu aldeko joera handiagoa izango litzatekeela euskal estatuak bermatuko balu Realak eta Athletic-ek Championsa irabaztea. Hori jasoko duen galdetegi berri bat prestatzen ari gara”, azaldu dute Naziometroaren arduradunek.