Greziako Moria errefuxiatu-eremuak su hartu (ejem!) zuenetik, milaka lagun bide bazterrean bizirauten ari dira. Eta, antza, horregatik migratzaileak pixka bat haserretu dira munduarekin. Hori ez zaio gustatu Europar Batasunari eta bera ere oso triste jarri da, Angela Merkel ere oso triste dagoelako. Egoera bideratzeko, agintari europarrek Israeli gomendioa eskatu diote errefuxiatuak masiboki sortzeko duen eskarmentuagatik. Eta badute konponbidea Netanyahuren gomendioei esker: oso fuerte pentsatu eta Bakearen Nobel Saria irabazi nahi duen jende oso listoaz osatutako nazioarteko jardunaldi batzuk antolatuko dituzte egoeraz hausnartzeko, errautsen gainean plastikozko beste kanpin-denda batzuk jarri bitartean.