Kirikiño ikastolako umeek azaldu dutenez, gometxak itsasten ari zirela bururatu zaie sindikatua eratzeko ideia. “Iratik atera du gaia”, kontatu digu Xubanek. “Sindikatuei esker eskolara joan beharrik ez dugula esan digu. Olentzero bezalakoak direla, umeen eskubideen alde edozer egiteko beti prest. Gurasoek esan didate sindikalistak Nobita baino alferragoak direla, eta ziurrenik ez daukatela nik bezainbeste entretenitzen duten seme-alabarik. Baina ez da egia, oso langileak dira”. Xubanen amak, baina, bestelako iritzia du: “LAB, ELA, STEILAS, CCOO, UGT… denak elkarrekin. Noiz ikusi da horrelakorik?! Hauek ez dute ezer garbirik esku artean… Ez dugu umeak lapurtuko dizkigun beste sektarik nahi, Athletic-ekin nahikoa dugu”.