Txerri-gripe berri bat aurkitu dute Txinan eta momentuz birusari buruzko datu asko falta diren arren, Londresko zientzialari talde batek Nature aldizkarian publikatu duenez, “ez dugu horretaz gehiago hitz egingo, zeren joder, aurrekoarekin ere nahikoa bagenuen. Kaka zaharra, ez genuen honen batere beharrik,  zertarako zatozte galdezka? Jendeak uda ahalik eta lasaien pasa nahi du eta zuek aurrekoa baino are hilgarriagoa den birus berriaz jakin nahian”. EHUko Biologia fakultateko ikerlari talde batek, bestalde, birus berriari buruzko artikulua publikatu du The International Journal of Developmental Biology aldizkarian. Honako ondoriora iritsi dira: “Benga, tira, segi zuen gauzetan, hemen ez da ezer gertatzen-eta”