Laudioko Ainara Garciak (15 urte) ezin zuen espero gitarra jotzen ikasteko Youtubeko tutorial hura ikusten hasi zenean gertatuko zena: “Do akordea jotzeko  hatzak nola jarri ikusi, pixka bat probatu eta Instagramera igo nuen, en plan risas. 20 minutura-edo Whatsapp mezua iritsi zitzaidan”. Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zuzendaria zen, beraiekin disko bat grabatzeko proposatuz. “Putoflipatu nuen”, azaldu du Garciak. “Baina si nik ez dakit jotzen!”. Hori ez zela arazoa erantzun zioten Euskadiko Orkestra Sinfonikotik eta analfabeto musikalekin egin dituzten azken urteetako grabazio guztiak zerrendatu zizkioten. Argudio horiek konbentzituta, Garciak baiezkoa eman eta aurtengo Durangoko Azokarako diskoa prest egotea espero du