Era berean, Jean-René Etchegaray “ezkerrekoa” izan daitekeela sinetsita bizi dira. Horrelako ezjakintasunei aurre egiteko, ARGIAk datorren astean argitaratuko du Ipar Euskal Herriko politika dummientzat gida-liburua, martxoaren 15ean eta 22an egingo diren herrietako hauteskundeetan interesa duten Hego Euskal Herriko abertzale eta euskaltzaleak ez daitezen sentitu Maskaradak ikustera joaten diren manexak bezala. Liburuak “euskara > hegoaldera” hiztegi txiki bat edukiko du, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako euskaldunek euren dialektoan uler ditzaten Hiztegi Batuan dauden hainbat kontzeptu. Horri esker jakingo dute, adibidez, “bozak” ez direla abesbatzen lehiaketak; “prefeta” ez dela gizakien artean jainkoaren irakaspenak zabaltzen dituena, baizik eta Macronenak; eta “ekologia” hitzak Ingurumena zaintzearekin zerikusia duela –beharbada azken hau konprenitzea kostako zaie gehien basque-españulei, Zaldibarkoa bezalako gauzak ikusirik–.